Sei alderdik bat egin dute hilaren 19rako Herrira-ren deialdiarekin
Sei indar politikok (ezker abertzalea, EA, Aralar, Alternatiba, Euskal Herria Bai eta Geroa Bai) bat egin dute hilaren 19rako Herrira-k egin duen deialdiarekin, euskal preso politikoen eskubideen alde Euskal Herriko plazetan mobilizatzeko. Madrilek eta Parisek gauzatzen dituzten espetxe politikak mendekuan oinarritzen direla salatu dute, eta presoen egoerak ez duela bat egiten ez egun Euskal Herriak bizi duen unearekin, ez bakea eta konponbidea lortzearekin.
Martxelo DIAZ | IRUÑEA
Sei indar politikotako ordezkariek Gobernu espainolak eta frantsesak euskal preso politikoen aurka erabiltzen dituzten muturreko neurriak salatu eta dei egin dute hilaren 19rako Herrira mugimenduak Euskal Herriko plazetan iragarri dituen mobilizazioetan parte hartzera.
EA, Aralar, ezker abertzalea, Alternatiba, Euskal Herria Bai eta Geroa Bai indar politikoek sostengatu dute Herriraren deialdia.
«Giza eskubideekiko begirune eta errespetu eza erakusten du gobernuen partetik, preso politikoei aplikatzen zaizkien neurriek oinarrizko eskubideak urratzea dakartelako, egoera larri bezain krudelak sortuz eta luzaroan mantenduz», nabarmendu zuten atzo Iruñean EAko Miren Aranoak eta Alternatibako Begoña Vesgak.
Agerraldian, Txelui Moreno (ezker abertzalea), Ana Barrena (Aralar), Aritz Romeo (Aralar), Maribi Ugarteburu (ezker abertzalea) eta Josu Bregaña (EA) ere izan ziren. Agenda arazoak zirela medio, ez zen ez Euskal Herria Bai, ez Geroa Baiko ordezkaririk izan.
«Mendekua bilatzen duten politikak dira, irizpide demokratikoetatik urrun, justiziarekin zerikusirik ez dutenak. Salbuespeneko neurriak dira, kolektibo edo sektore jakin batentzat berariaz asmatuak eta modu berezituan ezarriak», gaineratu zuten.
Garai berriekin ez dator bat
«Egoera honek ez du bat egiten garai berrien premia eta eskakizunekin. Ez ditu bakea eta konponbidea sustatzen, kontrakoa baizik, konponbidean aurrera egitea galarazten baitu», erantsi zuten.
Presoek pairatzen duten egoera larria dela nabarmendu zuten. «Aitzakiarik eta berandutzarik gabe, lehenbailehen aldatu behar den egoera da preso politikoek eta beren senideek gaur egun jasaten dutena. Horretarako behar den gauza bakarra gobernuen borondate politikoa da, ez besterik», esan zuten.
Espetxe politika aldatzeko pisuzko arrazoiak dituztela gogoratu zuten eta arrazoi horiexengatik hilaren 19an Euskal Herriko plaza guztiak betetzeko deia egin zuten euskal preso politikoen oinarrizko giza eskubideak aldarrikatzeko. «Horregatik geure egiten dugu Herrira mugimenduak egin duen deialdia», adierazi zuten.
Bide batez, Herrira mugimenduaren aldarrikapenekin ere egin zuten bat: euskal presoak Euskal Herrira ekartzea, espainiar Estatuan ezartzen den 197/2006 doktrina bertan behera uztea eta zigorra bete duten presoak askatzea, frantziar Estatuan ezartzen den bizi osoko zigorra bertan behera uztea baldintzapeko askatasunari bide emanez, zigorraren 2/3 eta 3/4ak bete dituzten presoak kaleratzea, gaixotasun larriak dituzten presoak askatzea eta bestelako gaixotasunak dituzten presoak egoki zaintzeko neurriak hartzea eta frantses eta espainol estatuek darabilten espetxe politika egokitzea, hasi den aro berrian gatazka konpontzeko bidean modu positiboan eragiteko.
El Ayuntamiento de Arrasate ha aprobado una moción en la que solicita la libertad de los catorce presos políticos vascos que padecen enfermedades graves e incurables y especialmente la de Iosu Uribetxeberria, vecino de esta localidad guipuzcoana, mientras que el Ayuntamiento de la localidad vizcaina de Arakaldo dio el visto bueno por unanimidad a otra moción en la que se insta a acelerar los trámites para liberar al vecino de Basauri Txus Martín y a los demás presos que están enfermos.
La moción de Arrasate fue aprobada con los votos de Bildu, Aralar y PNV y en la misma se recuerda que Uribetxeberria fue intervenido en 2005 para extirparle un riñón tras serle detectado un tumor. Desde entonces precisa de un tratamiento específico que es muy complicado llevar a cabo en prisión.
Con el objetivo de conseguir la liberación de Iosu Uribetxeberria, el Ayuntamiento de Arrasate se ha comprometido igualmente a intentar reunirse con la dirección de la cárcel de León.
El Ayuntamiento de Arakaldo, por su parte, anuncia que seguirá de cerca el estado de salud de Txus Martín y que pondrá todos los medios que estén a su alcance para que su situación se solucione, tal y como señala la moción que fue aprobada con los votos de PNV y Bildu.
Al margen de las iniciativas que tuvieron lugar en los consistorios, de nuevo ayer se produjeron movilizaciones en favor de los derechos de los presos políticos vascos, como la que protagonizaron 100 personas en el Arriaga, en Bilbo. GARA