GARA > Idatzia > Euskal Herria

Larraulgo eskola txikiak 12 urte arteko hezkuntza eskaini ahal izatea eskatu du

GARA | DONOSTIA

Mende laurdena, edo gauza bera dena, zilarrezko ezteiak beteko ditu aurten Eskola Txikien Festak. Hitzordua ekainaren 3an izango da, Larraulen, eta horren harira Gipuzkoako Aldundiko bi ordezkari bertaratu ziren atzo, Martin Garitano ahaldun nagusia eta Zigor Etxeburua Euskara zuzendaria. Eskolak egindako eskaerarekin bat egin zuten biek: eskolak hamabi urte arteko haurren hezkuntza eskaini ahal izatea. Hala, ordezkariek Lakuari eskaera aintzat hartu dezan eskatu zioten.

Aukera hau bete dadin baldintza guztiak betetzen dituztela ere gogorarazi zuten, hala nola, 2-12 urte artean, gutxieneko ikasle kopurua 18 ikaslekoa da. «Larraulen 2-8 adin tartean, lau ikasturte gutxiago izanik oraindik, 25 ikasle daude jadanik», gaineratu zuten. Azpiegiturek ere baldintzak betetzen dituztela ohartarazi zuten. Horrekin guztiarekin, ikasturte berria hasi aurretik, Lakuako Hezkuntza Sailarekin bildu nahi dutela adierazi zuten.

Ekainaren 3an eskola txikien egun handia ospatzeko ekintza batzuk dagoeneko iragarri dituzte. Horietako bat da, hain zuzen, «Kutxa bidaiaria». Orain arte festa honetan parte hartu duten herrietan zehar ibiliko den kutxa bat da eta barruan, herri bakoitzak nahi duena sartzeko aukera izango du: bertso bat, kontakizun bat... Horiek guztiak erakutsiko dituzte ondoren, jai egunean. Gipuzkoako Aldundiak egun horretan ere parte hartuko duela esan zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo