GARA > Idatzia > Kultura

Google-ko ordezkaritza bat etorriko da uda bukaeran Getariara, saria ematera

A.A. | BILBO

Google atariak antolatzen duen «Model your town» (modelatu zure hiria) lehiaketa irabazi duten Virtualism enpresako Josetxo Perez eta Pedro Domecqek herritarrei eskerrak eman zizkieten atzo sariagatik, 49.000 boto bildu baitzituen Getariako hautagaitzak. «Oso une hunkigarriak bizi ditugu. Kalean ere besarkadak eta musuak eman dizkigute», azaldu zion GARAri Perezek. Mezuak munduko bazter guztietatik iritsi zaizkie eta «denek Getariara etorri nahi dute oporretara», aitortu zuen. Herenegun jaso zuten sariaren berri eta, Perezen esanetan, uda bukaeran Google-ko ordezkaritza bat etorriko da saria entregatzera, bai ikastolari (25.000 dolar jasoko ditu), baita irabazleei ere.

Getariarentzat «mundu osoan ezagun» izateko aukera eskainiko diola azaldu zuten arduradunek; «Google-ren eskuetan egongo da haren irudia, horrek daukan oihartzunarekin. Bere programa promozionatzeko adibidez, Getariaren adibidea erabiliko du, horrek dakarren guztiarekin».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo