GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

KAZETA.INFO | Aitor Renteria, 2012/5/15

Pozak badu bere tartea

(...) Funtsean, Frantzian zein Ipar Euskal Herrian, jende anitz poztu da Sarkozy kanporatu izana erdietsirik. Ordea, gutxiagok ospatu du Hollanderen garaipena. (...) Hollandek egindako iragarpenak aztertu beharko dira hotzean. Lehenik eta behin, Hizkuntza Gutxituen Europako Ituna izenpetuko duela erran zuen. Eraginkorra izateko, Frantziako Konstituzioa aldatu beharko du, eta, gaur egun, ez du hori egiteko indarrik. (...)

Berezko instituzioari dagokionez, pays egitura hobesten duela erran du Hollandek. Alegia, gaur dagoen bezala uztea. Ikusiko da arlo horretan aldaketarik onartzen duen. Aldi berean, AHTaren kezka mahai gainean dago, eta Hollande horren defendatzaile sutsua da. (...)

Bake prozesuari begira zuhur aritu da Hollande, kanpainan erreferentziarik egin gabe. Ipar Euskal Herriko sozialistek presoen hurbilketari edo berezko instituzioari buruzko eztabaida ireki behar zela erran zuten Aieteko bake konferentziaren ondoren. (...)

Agenda politikoa Legebiltzarrerako hauteskundeei begira jarri da. Epe laburra da. Hollandek ez du ukanen ehun eguneko menia. Sarkozyk galdu du, baina eskuinarena ez da porrota izan. Indartsu dabil, eta kohabitazioaren mehatxuak ez luke inor aseko. Errealitatearen argira, ospakizunen ajea arin azaleratu da. Pozak ez du ezabatzen errealitatea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo