GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Elikadura subiranotasuna ikastetxeetako mahaietara, denok irabazian ateratzeko

Zenbait guraso elkartetako, Amigos de la Tierrako eta EHNE sindikatuko ordezkariek atzo aurkeztu zuten «Elikagai subiranotasuna ikastetxeko mahaietan» izenburuko dosierrak jantokien inguruko kontu asko aztertzen ditu, zerbitzuen kontratazio publikoa egiteko modutik sektore horren atzean dagoen monopolioraino. Halaber, zenbait jantoki ekologikoren ekimen alternatiboen berri ematen du. Ekimen horiek Extremadurako, Balear Uharteetako, Andaluziako eta, Euskal Herrian, Larrabetzuko eskolako zenbait jantokiren apustua dira, elikadura negozio gisa barik eskubide gisa ulertzen dutelako. Herritarrek, herriek, elikatzeko eskubideaz gain, zer ekoitzi eta zer jan erabakitzeko eta kalitatezko elikagaiak jateko eskubidea dutela argi dutelako. Horregatik, bere egin dute elikadura burujabetzaren aldeko apustua, sistema neoliberalak saltzen duen «garapen iraunkor» horren eredua ez baita inondik inora iraunkorra. Ikastetxe horietako gurasoek beren seme-alabak etxetik kanpo nola elikatu erabakitzeko aukera dute eta, zalantzarik gabe, horretara irakasleak irabazian aterako dira, baina baita ekoizleak eta gurasoak eurak ere. Elikadura subiranotasuna denek irabazteko alternatiba da eta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo