GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Sokatira

Goiherrik eskura dauka denboraldiko lehenengo txapela


 
J.L.

Goiherrik eskura dauka Lur Gaineko Euskal Herriko Txapelketako lehenengo txapela. Erandiokoak 680 kiloko lehen postuan doaz bi jardunaldi jokatu ostean, eta gaur jokatuko den azkenekoan, ez dauka aurrena geratu beharrik.

Orain arte ikusitakoaren arabera, berdeak izango dira gaur Iurretan 17.30etatik aurrera jokatuko den azkeneko jardunaldia irabazteko faboritoak ere. Emozioa bigarren posturako egongo da, 7 punturekin berdinduta baitaude Gaztedi eta Mutriku. Goiherri B eta Gaztedi B ere arituko dira. Nafarroako Laukoan, Beteluko pilotalekuan jokatuko da bihar mutilen 300 kiloko bigarren eta azken jardunaldia, bai eta emakumezkoen 260 kiloko hirugarrena eta azkena ere (11.00). Gizonezkoetan emozio handia izango da, Berriozar eta Amaiur berdinduta baitaude 6,5 punturekin. Horiez gain, Ibardin, Txantrea, Imotz, Basaburua eta BKE ere neurtuko dira. Nesketan, berriz, Sakana dago lehenengo.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo