GARA > Idatzia > Euskal Herria

35 urte eskatzen diote bikote ohia hiltzeagatik eta mutila zauritzeagatik

Gaur hasiko da Bizkaiko Auzitegian S.M.G gaztearen aurkako epaiketa. Auzitegiak erruduntzat jotzen badu, honek hildakoaren aitari 97.000 euroko kalte-ordainak ordaindu beharko dizkio eta larri zauritu zuen mutil-lagunari aldiz, 48.000 euro.

Jon ADAN |

Gaur hasiko da Bizkaiko Audientzian S.M.Gren aurkako epaiketa; hartara, 2010eko abenduaren 6an Barakaldon, bere bikote ohia hiltzea eta honen mutil-laguna hiltzen saiatzea leporatzen dio fiskaltzak. Gazteak lau kartzel zigor eskaerei egin beharko dio aurre eta guztira 35 urteko kartzel zigorra eskatzen dute akusatuarentzat.

Gertaerak izan ziren momentuan akusatuak 25 urte zituen eta fiskaltzak bere bikote ohia Cristina E.B. hiltzea egotzi dio. Lau urteko harremana izan zuen berarekin. Bestalde, emakumearen mutil-lagun berria hiltzen saiatzea leporatzen diote.

Fiskaltzaren arabera, akusatuak epailearen urruntze legea haustu eta biktimaren bizilekuan indarrez sartu zen. Auzitegiak erruduntzat jotzen badu S.M.G, honek hildakoaren aitari 97.000 euroko kalte ordainak ordaindu beharko dizkio eta larri zaurituta geratu zen mutil- lagunari aldiz 48.000 euro.

Deustuko hilketa gaitzesten

Bestalde, hiru egun isilpean egon ondoren Bilboko Udalak Deustun ostiralean hildako Mireia Sierraren heriotza gaitzetsi zuen atzo. 37 urteko gizonezkoak 42 urteko andrearengana gerturatu, eta labankadaka hil zuen. «Ezin ulertuzko gertaera horrek sortarazitako saminaz, sostengua eta elkartasuna adierazi nahi diegu biktimaren senide eta lagunei. Halaber, Deustuko auzoari eta Mireia sortua zen Cerezo del Rio Tiron Burgoseko herriari» zioen Bilboko Udalaren idatziak.

Horregatik, hilketa hau salatzeko, eraso guztiak eta bereziki emakumeen aurka egindakoak errefusatzeko, gaur Bilboko Udaletxeko eskailera nagusian 12.00etan elkarretaratzea ospatuko da.

Getxon atxilotua

Gizon bat atxilotu zuen atzo igandean Getxoko Udaltzaingoak genero indarkeriaren ustezko delitu baten akusaziopean. Goizeko ordu biak aldera, emakume bat bere senarrak jo zuela salatu ondoren atxilotu zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo