GARA > Idatzia > Kultura

ikus-emtzunezkoen rallya

Xirimiri taldeak irabazi du Kameratoiaren lehenengo saria

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Gernika-Lumoko Kultur Etxearen babesarekin antolaturiko Kameratoia Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya bukatu zen joan den larunbatean, Elai-Alai aretoan egindako ekitaldiarekin, eta irabazlea Xirimiri taldea izan da. Ehun lagun inguru bildu zen azken ekitaldian, Topaguneak gazte euskaldunen sormena bultzatu eta ekoizpen artistikoa gizarteratzeko helburuarekin antolatzen duen Kameratoia lehiaketaren sarien banaketa ikusteko. Horrela, lehenengo saria (1.500 euro) Xirimiri taldeak jaso zuen, «Ondoezik» lanarengatik. Bigarren saria (1.200 euro), M-taldearentzat izan zen, «Goitik behera» ikus-entzunezkoarekin, eta hirugarren saria (900 euro), Koproskilos eta Unai taldeak lortu zuen, «Zuhaitzaren Eguna» film laburrarekin.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo