GARA > Idatzia > Mundua

Errusiak esan du ez dela bere xedea Al Assadek nola edo hala botereari eustea

Errusiak ez du helburutzat Bashar al Assad agintean nola edo hala iraunaraztea, eta ez du baldintza hori jarri Siriako gatazkari irtenbidea bilatzeko. Hori eman du aditzera Moskuk, Vladimir Putin presidentea Pekinen den bitartean, Txinarekin aliantza sendotuz.

p021_f01_199x104.jpg

GARA | BEIJING

Siriako gatazkan Damaskoren aliatuaren papera jokatu duen arren, Errusia prest azaldu da onartzeko Bashar al-Assad presidentea agintetik kentzea, Yemenen egindako bezalako trantsizio bide bat sendotuz. «Inoiz ez dugu jarri prozesu politikoaren bukaeran Al Assadek boterean jarraitzeko baldintza», adierazi zuen atzo Gennadi Gatilov, Atzerriko ministroordeak .

Orain arte, Moskuk Nazio Batuetan galarazi egin ditu Siriaren aurkako ekimenak, eta Txinarekin batera, atzerriko esku-hartze militarraren aurka agertu da. Hala ere, azken aldi honetan, batez ere Hulan izan zen sarraskia dela-eta, Mendebaldeko estatuek presioa areagotu dute Errusiaren gainean. «Trantsizio politikoaren» ideia gero eta zabalagoa da, eta Moskuk Al Assad erortzen utz lezake, betiere erregimenak eta Errusiak dituzten interesek lehen bezala jarraitzen badute.

Siriako oposizioak behin eta berriro esan du irtenbide bakarra Al Assadek boterea uztea dela. Eta Kofi Annan Nazio Batuen mandatariak ere bere bake planak porrot egin dezakeela aurreikusiz, «bigarren plan bat» aztertzea proposatu du.

Egoera horretan, Vladimir Putin Errusiako presidentea Pekinen izan zen atzo, eta Damaskoren bi aliatuek euren jarrera sendotu zuten, batez ere Siriaren aurkako zigorrak galarazteko. Bisitaren lehenengo egun horretan, Hu Jintaok hartu zuen Putin Pekingo Herriaren Jauregi Handian. «Gure bi herrien interesak bat datoz hainbat arlotan», adierazi zuen Putinek, Nazio Batuak, G20, BRICS (gorabidean dauden herrialdeen taldea) eta SCO (Shanghaiko Elkarlanerako Erakundea) aipatuz.

Mosku eta Pekin, ados

«Siriako gatazkaren inguruan Txinak eta Errusiak komunikazioa eta koordinazio estua dute Nazio Batuetan, Moskun eta Pekinen», esan zuen Liu Weimin Atzerri Ministerioko bozeramaileak. «Bion jarrera argi dago: indarkeria berehala gelditu behar da eta elkarrizketa politikoa lehenbailehen suspertu behar da», gaineratu zuen Liuk.

Txinako telebistaren arabera, Putinek eta Hu Jintaok esan zuten «irtenbide politikoa bilatzeko, nazioarteak Annanen plana suspertu behar duela».

Bisita hori zela-eta, Ameriketako Estatu Batuek presioari eutsi zioten. «Irtenbide bat dago eta hartzeko prest gaude. Errusiarrak eta txinatarrak gonbidatzen ditugu irtenbidean laguntzera», adierazi zuen Hillary Clinton Estatu idazkariak.

Bere aldetik, Saudi Arabiak, Persiako Golkoko erresumen buruak, Errusiari eskatu zion Al Assaden erregimenari ez laguntzeko eta trantsizio politikoa suspertzeko. Beraren ustez, Errusiak aditzera eman zuen jarrera aldaketa burutzen badu, «Sirian eta mundu arabiarrean bere interesak gordeko dituela ziurtatuko du», esan zuen Saud al-Faisal printzeak.

enbaxadoreak

Siriak «persona non grata» izendatu zituen Mendebaldeko hainbat enbaxadore (AEBak, Estatu frantziarra, Britainia Handia, Suitza, Turkia, Italia eta Estatu espainola) Siriako enbaxadoreen kanporatzeari erantzunez.

Damasco autoriza la entrada de ONG y defiende el plan Annan

Coincidiendo con la presión internacional y con la insinuación de Moscú de que puede aceptar una Siria sin Al Assad, Damasco accedió ayer a autorizar a la ONU y a varias ONG a que entren en cuatro provincias del país para llevar ayuda humanitaria, según estipula el plan de paz de Kofi Annan. Estos organismos podrán instalarse en Homs, Idleb, Deraa y Deir Ezzor, escenarios de combates, protestas y represión, para distribuir ayuda alimentaria y médica en colaboración con el Creciente Rojo sirio. Por otro lado, el viceministro sirio de Asuntos Exteriores Faysal Meqdad reafirmó la voluntad de Damasco de cumplir con el plan Annan y «proteger la misión de los observadores» de la ONU, tras un encuentro con el jefe de la misión, el general Robert Mood. Pero la violencia continúa y ayer murieron al menos 47 personas en operaciones de represión, pero sobre todo en los combates entre el Ejército y la oposición armada. en la región de Latakia murieron 22 soldados y 9 insurgentes en fuertes combates. En Idleb al menos murieron cuatro civiles en una vasta operación militar», según la oposición, que también dio cuenta de bombardeos eh Homs y asaltos a otras ciudades. GARA

kazetariak

Siriako komunikabideetako hainbat buruk eta kazetarik eserialdia egin zuten atzo Kazetarien Batzarraren aurrean, telebista kate siriarrak galarazteko Liga Arabiarrak hartu duen erabakiaren aurka protesta egiteko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo