GARA > Idatzia > Kultura

LEHIAKETA

Mikro-liburua aurkeztuko du Pamielak egile saridunekin

Pamiela argitaletxeak eta Euskara Kultur Elkargoak VI. mikro-liburua aurkeztuko dute gaur Iruñeko liburu azokan. Liburua aurtengo edizioko ipuin saridunekin eta Gorka Urbizu Berri Txarrak taldeko abeslariaren ipuin batekin osatua dago. Ekitaldian, ikasle garaileek beren ipuinak irakurriko dituzte, eta Inma Errea idazle eta epaimahaikidea, Malen Eugi Euskara Kultur Elkargoko kidea, eta Jose Angel Irigaray editorea ere han izanen dira. Gaztelu Plazako Liburu Azokan da hitzordua, 12.00etan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo