Ipar Kurdistanen 13 preso hil dira argitu gabeko sute batean
Gutxienez 13 preso hil ziren larunbat gauean Ipar Kurdistaneko espetxe batean, argituko gabeko sute baten ondorioz, iturri ofizialek adierazi zutenez. Kartzela horretako bizi baldintza kaskarrak maiz salatu dituzte hedabideek. 250 presorentzako tokia izan arren, 1.000 inguru daude; horien artean, preso politiko ugari, BDPko diputatu bat esaterako.
GARA |
Ipar Kurdistango Sanliurfako espetxean izandako matxinada batean gutxienez 13 preso hil ziren larunbat gauean. Sutea 18 preso zeuden pabiloi batean hasi zen arren, beste ziega batzuetara ez hedatzea lortu zuten. Iturri ofizialen arabera, presoek beraien oheei su eman zieten, itxura denez, euren arteko borroka baten ondoren. Atzo oraindik argitzeke zegoen erreduren ondorioz edo arnasa hartu ezinik hil ote ziren. Pabiloian zeuden beste bost presoak erietxera eraman zituzten, baina ez zeuden larri.
Ez da horrelako gertakizunik jazotzen den lehen aldia. Lehenago ere presoek beraien ohe eta maindireei su eman zieten bizi baldintza kaskarrak dituztela agerian uzteko. Agintariek larunbatekoa matxinada izan zela ukatu zuten.
Sanliurfako gobernadore Celalettin Guvencek suhiltzaileak espetxera zergatik ez ziren lehenago iritsi galdetu zuen. «Zergatik ez ziren garaiz heldu? Zerk sortu zuen sutea? Zergatik hil dira pertsona horiek? Hori guztia ikertu beharra dago», nabarmendu zuen. Suhiltzaileek 90 minutu behar izan zituzten sua itzaltzeko.
Kartzelak 250 presorentzako tokia eduki arren, egun 1.000 inguru daude eta oinarrizko bizi baldintzen urraketak maiz salatzen dituzte bertako hedabideek. Atzo, Turkiako lehen ministro Recep Tayyip Erdoganek sua sortu zen pabiloian jende gehiegi egon zitekeela aitortu behar izan zuen. «Beharbada, pabiloiaren tamaina horrenbeste jenderentzat egokia esan dit gobernadoreak», esan zuen. Dogan albiste agentziaren arabera, zortzi lagunentzat soilik prestatuta zegoen eta preso batzuek lurrean lo egin behar izaten zuten.
Espetxearen kanpoaldean haserre zeuden senideak bildu ziren azalpen eske. Jendarmeriak, ordea, ez zien hurbiltzen utzi eta kartzelarako errepideak moztu egin zituzten; senideak sakabanatzeko gas negar-eragile eta ur-kanoiak erabili zituen.
Guvencek zehaztu zuenez, pabiloi horretan ez zegoen preso politikorik, nahiz eta Sanliurfan asko egon, horien artean, BDP Bakerako eta Demokraziarako Alderdiko diputatu Ibrahim Ayhan.
Un fiscal turco pidió 25 años de prisión contra el ciudadano kurdo Mehmet Tahir, sordomudo y analfabeto, por «apoyar el terrorismo». La única evidencia en su contra es medio limón, que habitualmente usan los manifestantes para disminuir los efectos de los gases lacrimógenos. Tahir alegó que se vio atrapado en una protesta que acabó en incidentes. Su abogado resaltó que, dada su minusvalía, es «contrario a la lógica que estuviese en una manifestación cantando eslóganes».
Su caso no es el único. El joven Cihan Kirmizigül, arrestado por llevar un pañuelo kurdo, fue condenado a 11 años de cárcel por «terrorismo callejero». GARA