Gabi Basañez Ruiz, Mari Espe Fuertes Sangroniz I Getxoko ezker abertzalearen izenean
Gotzon Elortza, burkidea
Geure artetik alde egin duzula eta, kultura arloan egindako zure beharra dabil barri. Geuretako batzuk jakin izan dugu bai, txoriak, euskara, ingurunea, pintura historia,... euskal kulturaren usain zuen edozer ze gogoz arnasten zenduen. Arnastu, hausnartu, bueltak eman, atzekoz aurrera jarri, zeure egin, zabaldu. Kultura izan dala zure borroketako bat, dudarik ez. Batean edo bestean, entzun izan ahal dizugu esaten zenbaterainoko desengainua hartu zenuen frankismoren osteko instituzioen kultur norabideaz.
Baina ez zaitugu gehienok ezagutu izan kultura borrokan, batez bere. Algortako lehenego amnistiaren aldeko Gestoran, presoen kolektiboaren aldeko lanean, Bisi Unanue emaztea eta Aitor semearen ondoan errefuxialdi luzean zehar, atea beti zabalik.
Espainiar poliziek komisaldegian emandako jipoiaren osteko begi-ubelduretan ezagutu zaitugu, torturaturik.
Gure herriaren norabideaz beti kezkati eta pentsalari. Behar izan zaitugunean kide.
Hor izan zaitugu ezagun guk, Gotzon. Burkide moduan.
Atseden hartzeko ordua heldu zaizu. Merezia duzu. Aupada handi bat zuretzat eta familiarentzat.
Herria, hizkuntza eta askatasuna. Aupa Gotzon!