GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Nafarroako Parlamentuak Barcinaren Gobernuaren sostengurik eza ageriago utziko du

Nafarroako Parlamentuak Yolanda Barcina Gobernuko presidenteari konfiantza mozioa aurkezteko proposamena onarturik, haren Gobernuak duen babesa, babes falta alegia, Nafarroako herritarren pertzepzioan ez ezik, Parlamentuan ere nabarmena da, eta Barcinak konfiantza mozioa aurkeztu eta gaindituko ez balu, ageriago geratuko litzateke hauteskundeetara deitzeko premia. Heldu den osteguneko osoko bilkuran eztabaidatuko dute mozioa, baina eskaerak aurrera egingo balu ere, azken hitza Barcinak izanen luke, mozioa ez baita loteslea; hala ere, ariketa demokratiko gisa besterik ez bada ere, Barcinak onartu egin beharko luke konfiantza mozioa aurkeztea. Mozio hori gaindituko balu, zilegitasun osoa izanen luke aurrera egiteko; bestela, Gobernu horretan sumatzen diren edo, hobeki esan, nabarmenak diren ahultasunak eta nora ezak Nafarroari egiten dioten kaltea agerian, alternatiba baten premia are bistakoagoa izanen litzateke. Izan ere, azken urteetan UPNren gobernuak sostengatu dituen indarraren konfiantza galdu duelarik, nafarren hobe beharrez botereari uko egiten ere badakiela erakusteko aukera ezin hobea izanen luke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo