GARA > Idatzia > Kultura

zinema eta musika

«Gazta zati bat» dokumentalaren soinu banda laster izango da eskuragarri

Prest dago jada Nazioen Mundua herri ekimenaren «Gazta Zati Bat» dokumentalaren soinu banda, Esne Beltza taldeko Xabi Solanok eta Zigor Lamprek egindako 15 abesti berriz osatuta dago bilduma, hain zuzen ere. Diskoaren aurkezpen ofiziala uztailaren 6an egingo da eta egun horretatik aurrera dokumentala proiektatzen den herrietan erosteko aukera izango da, emanaldiaren ondoren. Nazioen Munduko kideak herriz herri ibiliko dira soinu banda, kamisetak, txapak eta gazta zatiak saltzen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo