Victor Abarzuza | Fontellas Iruñea
Eragozpen fiskala eta bakea
Ba al dakizue zenbat milioi gastatzen diren defentsan eta sasi segurtasunean Nafarroan, Europan eta Espainian? Zergatik egiten gaituzte halako paranoiaren zati?
Errenta aitorpenaren garaian kontzientzia-eragozlea naizela aitortzeko konpromisoan nago. Aurreko aldi- etan bezala, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari idazten diot nire izaeraren berri emateko eta berak idazkia itzultzen dit onartzen ez duela esanez. Halako izaera existitzen ez dela.
Horiek horrela, ondorengo ondorioetara eramaten naute. Lehengo eta behin, existitu, bai, existitzen da, bai horixe! Sinesgarriagoa al da mediku baten eragozpena, abortua praktikatzea kontzientzian nardagarri egiten zaion hori, nire kontzientzia-eragozpen antimilitarista baino? Orain gutxi, Iruñeko Udal Plenoan Amnistia Internazionalaren mozio bat eztabaidatu zuten, armen salerostearen aurkakoa. Ilegalena. UPNek esan zuen ezin zutela Bildu-rekin sinatu halako adierazpena, zeren koalizio horrek ez ditu sinatzen UPNren mozioak, zeintzuetan eskatzen dioten «banda terroristari desegiteko eta armak emateko». Erabat ulergarria. Lehengo gogoetari lotuz, kontzientzia-eragozpenaren zentsu sakonari, hau sinatzen duenak sina dezake horrelako adierazpena. Baina, benetan erradikalak izanik, absolutu filosofikoan oinarritutako eragozpen medikoa den erara, Estatuak sinatzen ahalko luke (PP/UPN eta PSOE alderdietan ordezkaturik) Estatuaren aparatu errepresiboen disoluzioa eskatuko lukeen mozio bat? Hau sinatzen duenak eskatzen du indar militarista guztiak deuseztatzeko, legalak ala ilegalak. Utopikoa, ez da hala?
Logika osoz, batzuek esanen lukete bidezko defentsa existitzen dela. Gai labainkorra berau eta indarkeria bietatik eratorritako giza eskubideen urraketa ororen zirrikitua, zabalik egon dena eta egoten dena. Antimilitarista eta bakezale aunitzen irudiko, defentsaren antolakuntza faltsua den ihes-atea, bakea ez baita apartu betearazlea, baizik eta justizia eta askatasunaren bakezko ezarpena. Defentsa bide hori prestatzen duen ez-biolentziazko neurrien multzoa litzateke. Ez guda edo gizartearen kontrola prestatzen dituenak, egun soberan nahikotxoak; ez eta parabellum delakoa ere, bestaldetik. Ideologia erradikal horrek bat egiten du estatu-arrazoi zintzoarekin estatu-arrazoi gaiztoaren aldean, motibazio politikoko indarkeriaren beste biktimaren hitzak maileguan hartuta. Era xumez, bada armadarik gabeko mundurik, gauzak konpontzen dituenik hitz eginez, hezkuntza arloan inbertituz, osasunean, zerbitzu sozialetan edota irudimen moralean. Hori da utopia bakezalearen Defentsa Ministerioa. Hala ere, kontzientzia-eragozpen horri ez diote sinesgarritasunik ematen.
Gerraren aurkako makineriari eragozteko arrazoiak, zalantzarik gabe, «serioak, zintzoak eta etengabekoak dira eta larriak diren funtsezko gaiei buruzkoak», «eragozleak arbuiatzen dituen jardueren gainean nazka moral sakona sentitzen du, non eskatzen edo agintzen zaionaren menean egotea bere identitateari edo kontzientziari traizioa egitearen parekoa den, eragile moralaren moduan bere duintasuna zikintzea bezalakoa litzateke». Komatxoen arteko hau guztia, etika bakezalearekin bat datorrena, medikuari onartzen zaio (hitzez hitz hartua baita honako honetatik: Declaración de la Comisión Central de Ética y Deontología Médica de la OMC); ez, aldiz, eragozle antimilitaristari. Adierazpen horren zati batek atentzioa eman dit: «Zalantzarik gabekoa bada etorkizunean, gizar- tearen aniztasun etikoa areagotzean, medikuak kontzientzian ezeztatzen ahal dituen jarduerak handituko direla [...] beste batzuk eransten ahal zaizkionak, hala nola, medikuntza militarrean parte hartzeko uko bakezalea».
Aniztasun etikoa ez dute nahi, argi dago. Aurten ere beste behin, Ogasuneko Kontseilariak erantzunen dit esaten duguna ez dela existitzen. Baina, batzuetan, existitzen den hori politikariek esaten duten existitzen den haren gainean dago, oso. Misilen kontrako ezkutuari eza existitzen da, gerrari eza eta Iranekin edo ekialdearekin gerrari eza, armada orori eza, arma guztiekiko eza, edozein indarkeria politikori eza... Ba al dakizue zenbat milioi gastatzen diren defentsan eta sasi segurtasunean Nafarroan, Europan eta Espainian. Zergatik egiten gaituzte halako paranoiaren zati? Bakarrik gastatu nahi dugu gure dirua proiektu bakezaleetan, zer du txarrik? Zergatik ez saiatu? Zergatik ez digute uzten saiatzen!?