GARA > Idatzia > Euskal Herria

Mikel SUSPERREGI (mikel@carbonica.org)

Río+ 20, linboan amaitu duen gailurra ulertezina

La Asociacion Lucha contra el publicó en 2003 informe titulado mortalidad de Europa». En él se que la mortalidad tumores malignos Araba tiene una del Estado.


Pasa den astean Brasilen ospatu zen garapen iraunkorrari buruzko gailurra, «Rio+20» izenekoa, eta zaila egiten zait ulertzea zehazki zer gertatu den. Hedabideetan oihartzun gutxi jaso du, izan ere emaitza eta helburu argirik gabe bukatu delako, baina lehen begiratuan ondoriozta daiteke garrantzi handiko gailurra izan beharko lukeela. Honelako linboan amaitzea izan zitekeen emaitzarik bitxiena da.

Rio+20 izenburua «Lurra gailurra» zabala da eta gaur egun horri buruz premiazko erronka garrantzitsu ugari ditugu. Nondik hasi: berotze globala, gosea, garapena (iraunkorra ala ez), hazkuntza, bioaniztasuna. Gailurraren anbizio handiak eta denbora eskasia hauek ezbaidatzeko bere porrotaren arrazoiaren parte dira.

Duela hogei urte ospatu zen Rion lehen garapen iraunkorrari buruzko gailurra, beraz hortik dator Rio+20 izena. Garai hartan, 1992en lehen aldiz hasi ziren «garapen iraunkorra» kontzeptua ahozkatzen, baina inork ez zekien zer esan nahi zuen edo nola lortu. Nolabait adostasuna lortu zen ordu hartan «iraunkortasuna» gauza ona dela, batez ere ingurunearentzat. 20 urte beranduago, oraingoan hainbeste gai ziren jorratzeko, hilabeteak edo urtebeteko gailurra beharrezkoa izango zela gai guztiak modu egokian ezbaidatzeko.

Antza denez, munduko agintariek ez zuten nahi 2009. urtean Kopenagen gertatu zenaren errepikapena gertatzea; izan ere, han sortu zen zirkoak eta tirabira politikoek ezadostasun sakonak agerian eta oso publikoki hedabideetan erakutsi baitzituzten. Barack Obama, AEBetako presidentea; Angela Merkel , Alemaniako kantzillera eta beste agintariek laster esan zuten G20 biltzarra bukatu bezain laster Rio+20 bileran ez zirela izango, eta ordezkalariak bidaliko zituztela.

Nola daiteke «Lurraren gailurra» batean munduko agintari nagusiak ez bertaratzea? Ba al dago garrantzia handiago duen beste gairik? Erabaki horrek erakutsi zuen ingurunea modu sakonean eta serioan ezbaidatzeko borondate politikorik ez dagoela -momentu honetan behintzat-, agian egoera ekonomiko larria dela eta lehentasuna duten beste kezka batzuk badirelako beren agendetan.

Gailurraren azken egunetan idatzi bat prestatu zen adosteko asmoarekin, baina hura ez da inoiz argitaratu. Hizkera diplomatikoan, zirriborroetan parentesi karratuak erabiltzen dira adostu gabe gelditu diren esaldiak azpimarratzeko. Ondoren egiten dena da puntu horiek eztabaidatu, eta adosten ez diren puntuak kendu edo aldatu egiten dira.

Antza denez, gailurreko antolatzaileek Kopenagen ez bezala, nola edo hala emaitza bat lortu nahi zuten, eta adostutako testu bat lortu, beraz parentesi karratuen arteko esaldi guztiak ezabatu zituzten. Gelditzen den testua denok adostutakoa zen, helbururik gabekoa eta inolako zehaztasunik gabekoa. Testu horrek ez du aipatzen ere garapen iraunkorrari buruz zer egingo den, nola burutuko den eta nork ordainduko duen. Noiz eta zenbat, hobekuntza edo hazkuntza iraunkorra nola lortuko diren ere ez dira zehazten. Zenbakirik gabeko testua beraz, gusto txarreko broma modura.

Azken egunean Hilary Clinton, AEBetako idazkaria; Britania Handiko lehen ministrordea, Nick Clegg; eta Francois Hollande, Estatu frantseseko presidentea etorri ziren gailurrera eta inolako eztabaidarik gabe zirriborro hori onartu zuten.

Jakina, ez baitzegoen ezer eztabaidatzerik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo