GARA > Idatzia > Mundua

Valentziako suteak zabaltzen jarraitzen du, «bilakaera egokia» duen arren

Cortes de Pallasen eta Andillan sortutako suteek jada 50.000 hektarea erre dituzte, lehena egonkortuta dagoela eta bigarrena bide onean zela adierazi zuten arren. Oposizioaren kritikak, alkateen kexuak eta Diputatuen Kongresuaren aurrean agertzeko deialdia jaso ditu Valentziako Ingurumen ministroak. Bien bitartean, suteak itzaltzeko lanetan ari zen langile bat hil da eta Guardia Zibilak hiru pertsona atxilotu ditu ustez bi suteen errudun izateagatik.

p017_f01-172x112.jpg

GARA | VALENTZIA

Valentzia kiskaltzen ari den sutea hasi zenetik bosgarren eguna izan zen atzokoa, eta Gobernuko kontseilari Serafin Castellanok Cortes de Pallaseko sutea egonkortuta zegoela eta sugarrik ez zela adierazi zuen. Andillakoa, ordea, aktibo zegoen oraindik, baina egoera hobera egiten ari zela ziurtatu zuen.

Sutea azken hamarkadetan izandako hondamendi handiena da. Guztira, 50.000 hektarea erre ditu dagoeneko. Datu ofizialak ez dituzte suteak guztiz amaitu arte jakinaraziko. Corteseko suteak 12 udalerri hartu ditu eta Andillakoak, aldiz, zortzi. Guztira 3.000 pertsona inguru atera behar izan dituzte bizilekutik bost egunotan.

Cortes de Pallasen eta Andillan joan den ostegunean sortu ziren suteen ondorioz, oposizioak arduradunei azalpenak eskatu dizkie. Teresa udalerriko alkate Ernesto Perezek «tresna eta koordinazio falta» izan dela kritikatu zuen atzo. Azaldu zuenaren arabera, «boluntario talde batek egin behar izan zion aurre egoerari», profesionalak falta zirelako. Horrez gain, Larrialdietarako Unitate Militarreko 50 kide errepidean bi orduz geldirik egon zirela kritikatu zuen.

Teresa udalerrian sua itzalita zegoen arren, alkateak atzo hainbat gunetan berriro ere pizten ari zela ohartarazi zuen, bere atsekabea agertu ostean.

PSOE eta UPyDko diputatuek Miguel Arias Cañete Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen ministroaren agerraldia eskatu zuten, suteen eta hartutako neurrien inguruan hitz egiteko.

Hain zuzen ere, Miguel Arias Cañete, Pedro Morense Defentsa ministroarekin eta Alberto Fabra Valentziako Generalitateko presidentearekin bildu zen atzo Yatovan suteen inguruan hitz egiteko.

Kritiken oinarrian, gobernuak egindako murrizketen barruan, horrelako larrialdi egoeretarako aurrekontuak %15 gutxitu izana dago.

Igandean 57 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Guardia Zibilak Andillako sutea eragin izanaren akusaziopean. Atzo igaro zen epailearen aurretik.

Cortes de Pallaseko sutearen ustezko egileak direlakoan atxilotutako bi pertsonak epailearen aurrean deklaratu ostean, behin-behinean aske geratu ziren.

Comienza el juicio por el trágico incendio de Guadalajara en 2005

El juicio por el incendio de la provincia de Guadalajara ocurrido en 2005 en el que murieron once personas de un retén y que arrasó casi 13.000 hectáreas comenzó ayer por la mañana en la Audiencia de Guadalajara.

En el banquillo de los acusados se sientan, siete años después de los hechos, tres excursionistas que prendieron la barbacoa el 16 de julio de 2005 en el término municipal de La Riba de Saelices.

Los tres están acusados de un delito de incendio forestal por imprudencia grave y para cada uno de ellos el fiscal pide dos años de prisión, pena que las acusaciones particulares elevan hasta siete la petición de años de cárcel.

Asimismo, la fiscalía solicita también que los acusados indemnicen de forma conjunta al Gobierno regional con casi catorce millones de euros por el coste de los trabajos de extinción del fuego -que duraron casi quince días-, supuestamente causado por la inversión que se tuvo que hacer para reforestar la zona que se encontraba carbonizada y por los daños ocasionados en el material de extinción.

La fiscalía aplica para los procesados las atenuantes de confesión y dilación indebida del procedimiento -que comenzó en 2005-, ya que la demora en la celebración de la vista oral es «ajena» a los acusados, afirma en su escrito de calificación el ministerio público.

Según el fiscal, los procesados actuaron «sin adoptar las más elementales medidas de precaución para prevenir y evitar la propagación de las llamas» durante la preparación de la parrilla, a pesar de que el uso de las barbacoas estaba autorizado. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo