GARA > Idatzia > Kultura

ZERUA eta INFERNUA

«Medikuek txakolina gomendatu beharko lukete tristura kentzeko»

p049_f02_148x108.jpg

Kirmen Uribe

Idazlea

Euskal filologoa ere bada Kirmen Uribe ondarroarra (1970). Gure hizkuntzaren maitalea, beraz, eta gure lurraldearena ere bai. «Bilbao-New York-Bilbao» eleberriak 2008an Estatu espainoleko Narratiba Saria irabazi zuenetik, Uribek eta bere lanek nazioartera egin dute salto.

Nagore BELASTEGI | DONOSTIA

Kirmen Uribe idazle bizkaitarra San Frantziskon ibili da azken udaberrian. Bertan bi hilabete pasatu ostean, liburu berri baterako orrialdeak ekarri ditu beso azpian.

Zer egin ohi duzu udan?

Lagunekin euskal kostaldean ibiltzea gustatzen zait. Askotan kanpora begiratzen dugu. Nik ere bai. Oso bidaiazalea naiz, baina udan Euskal Herrian gelditzea gustatzen zait. Oso paraje ederrak ditugu; Zumaia, Lekeitio, Ondarroa (kar, kar, kar)... eta ezin dut Lapurdi ahaztu, Donibane Lohizune ikaragarri maite dut-eta! Merezi du hemen gelditzea hondartzara joateko, hondartza nudistetara, zergatik ez. Lehen, gaztetan, gehiago joaten nintzen, baina orain haurrarekin gutxiago.

Zer behar da Euskal Herrian ondo pasatzeko?

Lagunartea, jendea eta txakolin pixka bat nahikoa da. Medikuek txakolina gomendatzen hasi beharko lukete, tristura kentzearren.

Bidaia-liburuen protagonista izango al zinateke?

«Bilbao-New York-Bilbao» eleberrian ni neu naiz protagonista, pertsonaia nagusiak nire burua irudikatzen du New Yorkera bidaia hori egiten duenean. Orain beste bidaia bat egingo luke agian. Adibidez, Perura, Kolonbiara edo Latinoamerikako beste toki batera.

Non ez zenuke uda pasatuko?

Kartzela da uda pasatzeko tokirik okerrena. Bero egiten du eta ez duzu ezer ikusten, zeru zati urdin, txiki eta karratu batez aparte.

Ezagutzen ez duzun zein tokira bidaiatuko zenuke?

Nahiko nuke Robert Louis Stevensonen liburuetako irlara, Papua Gineara, joatea, ikusteko ea berak liburuetan deskribatzen duen edertasun hori duen. Hegoaldeko itsasoetako aire hori sentitu nahiko nuke.

 
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo