GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Siriako gatazkak une gordin eta erabakigarriak bizi ditu, baina konponbiderik ez da inon ageri

Damasko hiriburuan Armadaren eta oposizioko talde armatuen arteko borrokak areagotzen jarraitzen duten bitartean, atzo, atentatu batean Siriako Defentsa ministroa, bere bigarrena, eta estatuko segurtasunaren ardura zuten beste zenbait lagun hil ziren, Al Assaden Gobernuak gatazka honetan pairatu duen kolperik gogorrenean. Bi taldek hartu zuten beren gain ekintzaren ardura, baina ikusteko dago, eta ziur asko ez dugu laster ikusiko, nor dagoen horren atzean, baliabide asko eta informazio ona eskatzen zituen atentatua baitzen. Alde horretatik, nahiz eta Mendebaldeko gobernu gehienek erasoa salatu, ezin da ahaztu oposizioaren aldeko jarrera garbia erakutsi dutela gerra hasi zenetik, eta aurrekariak ikusita, ez litzateke arraroa izango jazotakoaren atzean gobernu horietako baten inteligentzia zerbitzuen eskua agertzea.

Zalantza gabe, Siriako gatazkak une gordinak eta erabakigarriak bizi ditu egunotan, baina gertatzen dena gertatzen dela, ezin esan daiteke konponbidea duela hilabete batzuk baino hurbilago dagoenik. Konponbidea siriarren erabakitzeko eskubideak ekarriko luke, baina oraindik inork ez die eskubide hori aitortu nahi.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo