Udate
Magialdiak murrizketa bortitzak jasan dituen arren, egitarau aberatsa aurkeztu du
I.M. | GASTEIZ
Aurten, Gasteizko Magialdiaren 24. edizioak «magia» egin behar izan du egitaraua aurrera ateratzeko. Irailaren 17an hasiko den jaialdiaren ekarpen ekonomikoa %75 murriztu du Udalak, Sustapen Ekonomikoko zinegotzi Fernando Aranguizek eta jaialdiaren zuzendariak, Jose Angel Suarezek, atzoko prentsaurrekoan azaldu zutenaren arabera. Izan ere, iaz 227.000 euro jaso bazuten ere, aurten 110.000 eurorekin konpondu beharko dute, eta horrek zenbait ekimen desagertzea eragingo du.
Hala ere, Magialdiak bere kalitatea mantenduko duela ziurtatu zuen Suarezek. Hala, aste bateko iraupena izango duen jaialdia 69 ikuskizunez osatuta egongo da. Atzerriko hogeita hamar artista izango dira hirian prestatuko dituzten 21 agertokietan.