GARA > Idatzia > Euskal Herria

Donibane Lohizuneko lau kanpin hustuta, bonba abisu faltsu bategatik

A.M. | DONIBANE LOHIZUNE

Oporretan izan arren, atzo oso goiz iratzarri behar izan zuten Donibane Lohizuneko Erromardiko kanpinetan uda igarotzen ari diren turistek. Izan ere, lehergailu baten mehatxua zela medio, Poliziak bertan dauden lau kanpinak hutsarazi zituen eta ehunka udatiar, 3.000, iturri batzuen arabera, hondartzan ziren goizeko zazpietan.

Ordu erdi lehenago, ezezagun batek Poliziaren telefono-zentralera dei egin zuen eta Erromardi hondartzako kanpinean 8.30ean lehergailu batek eztanda egingo zuela ohartarazteko.

Poliziak bideak moztu eta desaktibazio zerbitzuek bi orduz kanpinak arakatzen aritu ondoren ez zuten ezer topatu.

Goizeko 9.15 aldera turistak kanpin denda eta karabanetara itzuli ahal izan ziren.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo