GARA > Idatzia > Kultura

Udate

Gaur inauguratuko dute ofizialki Urdaibain «Zentzua eta iraunkortasuna» erakusketa

P060_F01_98X92.jpg

GARA | IBARRANGELUA

Lakuak bultzatutako «Zentzua eta iraunkortasuna» arte garaikideko erakusketa atzotik abian badago ere, Busturiko Madariaga dorretxeak hartuko du gaur inaugurazio ofiziala.

Ekimena Euskadi 2012 Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea egitasmoaren harira antolatu dute.

Abian dagoeneko

«A sign in the Space» izenburuko arte garaikideko instalazioak hasiera eman zion atzo, Lagako hondartzan, «Zentzua eta iraunkortasuna» egitasmoari. Gunilla Klinberg artista suediarra da horren egilea, eta berak azaldu zuen esku-hartzea: «Lagako hondartzan, marea jaisten denean, kamioi-pneumatikoekin egindako izarren txantiloi grafiko bat grabatuko da hondarretan. Marea igotzen denean, marrazkia desagertu egingo da pixkanaka-pixkanaka. Marrazkia gailu mekaniko batekin inprimatuko da, hau da, erliebeko txantiloi grafiko batez estalitako altzairuzko zilindro batekin, goizez hondartza garbitzen duen eta harean ibiltzen den traktoreari itsatsiko zaion zilindroarekin, eta horrela sortuko dira marrazkiak».

Hamar dira, guztira, Urdaibain ikusgai egongo diren arte garaikideko esku-hartzeak. Besteak beste, honako hauek ditugu: Maider Lopezen «In Situ», Oka ibaiaren ezkerraldeko hainbat kokalekutan; Foruko Atxondoa auzoan, Lara Almarceguiren «Materiales de la montaña Peña Forua»; Busturiko Paresi auzoko eskola zaharretan, Carlos Irijalbaren «High Tides»; Madariaga dorretxean, Rafael Lozano-Hemmerren «Regar corazonadas» iturria; Gernikako Santa Klara kalean, Renata Lucasen «El visitante»; eta Astra fabrikan, Liam Gillicken «Faceted Revision Structure».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo