GARA > Idatzia > Kirolak> Txirrindularitza

Amets TXURRUKA Euskaltel Euskadi taldeko txirrindularia

Bejondeizuela!!

Bejondeizuela mutilak! Taldekideei zorionak eman nahi dizkiet egiten ari diren Tourragatik. Lauk etxera ihes egin genien arren, geratzen diren bostak egunero ari zaizkigu ikuskizuna eskaintzen sekulako etapak eginaz.

Bejondeizuela zuei ere, bide bazterretan zaudeten jarraitzaileoi! Beste behin munduko afiziorik onena dugula erakutsi diguzue. Pirinioetako etapa eder hauetan protagonismoa zuena izan da, beste inon ez da ikusten halakorik. Hau ez da nik diodana soilik, gaur goizean [atzo] Joan Horrach-ek idatzitako artikulutxo bat irakurri dut, esanez euskal zaleen artetik igarotzean, hotzikarekin eta oilo ipurdiarekin pasa zituela mendateak. «Gora Euskal Herria!», esaten zuen artikulu horretan, eta Mallorkako mutilaren twit-etan euskaraz idatzitako esaldiak nagusitu dira atzo [herenegun] eta gaur [atzo].

Krisi garaia izan arren, milaka freskagarri, animo garrasi eta bultzada eskaini dizkiozuela zaleok, eta zuen omenez txuleta handi bat afaldu behar zuela zioen, «como buen vasco, la ostia!», gaur goizean goiz ere «egun on» izan da bere lehen tweet-ean irakurri ahal izan duguna, hau tipoa hau!

Bejondeiala hiri ere Haimar! Ixil-ixilik, eguneroko lan eta erregulartasunari esker, sekulako Tourra egiten hari haiz.

Nola ez Alejandro Valverderi ere, azken urte hauetan pasatako kalbarioaren ondoren merezi zuen halako garaipen bat.

Antzezle onenaren saria: Tomas Voeckler (Frikingler, Markelek zioen bezala) ezin aipatu gabe utzi. Pirinioetako protagonista izan bada ere, bere gaitasun eta balentriengatik baino bere antzerkiengatik da Thomas protagonista. Ikusi egin behar zen lehen astean nolako antzezlanak egiten zituen bere belauneko minak tarteko: tropelari jarraitu ezinik egun osoa, Arashiro taldekide gixajoa berari bultzaka... Laster ahaztu zaizkio min haiek! Orain beste antzezlan bateko aktorea dela dirudi... Mendiko saria eman beharrean antzezle onenaren saria eman behar geniokeela uste dut!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo