GARA > Idatzia > Mundua

Sahararekiko elkartasun kanpaina berria abiatu dute Gipuzkoan

GARA | DONOSTIA

Urtero egin ohi duten moduan, 144 haur saharar etorri dira Gipuzkoara, bertako hainbat familiarekin udara igarotzera.

Haur hauek Aljeriako hammadan erbesteratuta bizi dira, eta han duten muturreko egoera ezagutarazteko, Gipuzkoako Aldundiak eta Euskal Fondoak sentsibilizaziorako duten hitzarmenaren harira, «Sahara Kubora-SOS Sahara» kanpaina antolatu dute.

Gipuzkoara etorri diren haurrekin Kontxan (Donostian) jolasean aritu ziren atzo Euskal Fondoa entitateak antolatutako ekitaldian. Bertan haurren artean kuboak banatu eta «S» erraldoi bat marraztu zuten. Horrez gain, tea saharar erara dastatzeko aukera eskaini zuten eta Irrien Lagunak ere bertan izan ziren. Bihar eta etzi Zarautzen eta Zumaian izango dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo