ERRAUSKETAREN AURKA
Olatzagutiko biharko manifestazioari babesa eman dio Eguzkik
3Mugak Batera plataformak deituta, Portland zementu fabrikan hiri hondakinak erraustearen aurkako martxa abiatuko da Olatzagutiko plazatik, bihar, 19.00etan. Eguzki taldeak ekimenari babesa eman, eta bertan parte hartzeko deia egin du.
Nafarroako Gobernuak eta Portlandek hondakin erretzea inposatzeko asmoa dutela salatu zuten. «Olazti erraustegiaren proiektuak, inposaketaz gain, Nafarroan gobernatzen dutenen demokrazia falta agerian uzten du, ez baitute gehiengoaren nahia errespetatzen», FCC hondakin multinazionalarekin negozioak egiteko. Sakanako eta Arabako lautada kutsatu, eta herritarren osasuna arriskuan jartzea salatu zuten.
Azkenik, hondakinen gaineko hausnarketa sakona egitea beharrezkotzat jo zuten Eguzki taldeko kideek, pertsonen osasuna eta ingurumenaren zainketa ziurtatze aldera.