GARA > Idatzia > Euskal Herria

Alkate eta ordezkariekin bilduko da Herrira mugimendua

GARA | BILBO

Azken asteetan, gaixotasun larriak dituzten euskal preso politikoak askatzeko ekimenak burutzen ari da Herrira, esaterako, Arabako Zaballa espetxearen aurrean orain dela gutxi egindako Kandelen Gaua.

Bide horretan, ekimen berria egingo duela adierazi zuen atzo Herrirak. Gaixotasun larriak dituzten euskal preso politikoen herrietako alkateekin bilkurak egingo dituzte, presoen egoera azaltzeko, eta «denok batera zerbait egin ote dezakegun proposatzeko».

Ekimena ez da horretan geratuko. Presoen aldeko mugimenduak adierazi duenez, «alkateetatik hasi eta bestelako erakundeen ordezkari eta kideekin bilkurak burutzen saiatuko gara datozen asteotan». Helburua, informazioa trukatzea eta indar berriak metatzea elkartasunaren inguruan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo