GARA > Idatzia > Euskal Herria

Espainiako Barne ministroak ETAren su-etena behin betikoa dela adierazi du

Jorge Fernandez Diaz-ek ETAren su-etena behin betikoa dela nabarmendu zuen atzo «El Correo»-ri eskainitako elkarrizketan. Ministro espainiarrak defendatu egin zuen euskal preso politikoen sakabanaketa, behintzat euskal erakunde armatua desagertu artean.

p012_f03.jpg

GARA | GASTEIZ

Espainiako Barne ministroak, Jorge Fernandez Diazek, ETAren su-etena behin betikotzat duela aitortu zuen atzo. Euskal erakunde armatuak bere erabakia iragarri eta bederatzi hilabete igaro ondoren, PPko agintariak «El Correo»-ri eskainitako elkarrizketa batean adierazi du ETAk ez duela ekintza armaturik egingo. Badirudi ministroak, orain bai, argi daukala ETAk ez duela atzerapausorik emango pasa den urrian hartutako erabakian. Hala ere, beraren ustez, oraindik ere euskal preso politiko batzuek armak hartuko lituzkete, «ahal izango balute».

Presoei dagokienez, Fernandez Diazek euskal preso politikoen sakabanaketa defendatu zuen, behintzat ETA desagertu artean. «ETA desagertzen baldin bada, sakabanaketa birplanteatuko genuke», gaineratu zuen. Etxeratek eta beste herri mugimenduek hainbeste alditan salatu duten bezala, euskal preso politikoen sakabanaketak Estatu espainolak duela hogeita hiru urte martxan jarritako mendeku politika bati jarraitzen dio.

Dena den, igande honetan ministro espainiarra ahalegindu zen argudiatzen zer dela-eta mantentzen duten Madrilgo agintariek sakabanaketa politika hori. «Kondenari gehitzen den zigor bat dela esaten denean, biktimetan pentsatu beharko zen. Batzuek hilerrietara egiten baitituzte bidaiak», azaldu zuen justifikazio moduan, beste inolako legerik eta giza eskubiderik egongo ez balitz bezala.

Kartzelan dauden pertsonen egoerari buruz hitz egiterakoan, amnistia orokorrik ez dela izango azpimarratu zuen Fernandez Diazek. «Norbanakoaren birgizarteratzearen alde gaude». Halaber, dagozkien eskubideak -«abantailak», ministroaren iritziz- lortu nahi dituzten presoek barkamena eskatu beharko dutela adierazi zuen politikari kontserbadoreak. «Ez dago justizia barkamenik gabe, ez dago barkamena egiarik gabe».

«Kontagailua aurrera doa»

Bestalde, elkarrizketa bukatu baino lehen Fernandez Diazek ezker abertzaleari zuzendutako mezu bat bidali zuen. Gobernu espainolak Bilduren erabaki guztiak aztertuko dituela iragarri zuen ministroak, mehatxu tonua erabiliz. «Kontagailua aurrera doala diogunean, benetan ari gara», gaineratu zuen.

Ildo horretatik, eta bukatzeko, Barne ministroak gogora ekarri zuen eskuineko erakunde batek hainbat froga aurkeztu dituela Fiskaltzaren aurrean Bildu, legez kanpo uzteko eskatuz.

El fallo del TEDH es una ofensa en Madrid
zatiketarik ez

Jorge Fernandez Diazek adierazi zuen ETA osatzen duten militanteen artean zatiketarik ez dela. «Ez dut uste zatiketarik sortzeko arriskua dagoenik», adierazi zuen politikari espainiarrak.

Para Jorge Fernández Díaz, la sentencia del Tribunal Europeo de Derechos Humanos en el caso de Inés del Río, a la que, según el fallo, Madrid tendría que excarcelar e indemnizar con 30.000 euros por haberle aplicado la doctrina 197/2006 del Tribunal Supremo, es una «ofensa al pueblo español».

En una entrevista publicada por «El Correo», el ministro recordó que el fallo, que deberá ser ratificado por la Gran Sala, «no es vinculante».

Por otro lado, en una entrevista concedida a «La Razón», el ministro de Justicia, Alberto Ruiz Gallardón, citó la «legitimidad» que, a su parecer, tiene la doctrina. Como no, sin reparar en la supuesta legalidad de la misma. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo