ELKARRIZKETA | Neneh Cherry, «The Cherry Thing» aurkeztuko du
«Jazz garbizaleak urduri jarriko ditugu eta elektronika zaleak ez ditugu aseko»
Don Cherry jazz tronpeta-jotzaile itzaltsuaren alaba Jazzaldian da berriro, oraingoan zeresana ematen ari den The Thing hirukote eskandinaviarrarekin egin duen egitasmoa aurkezteko. «The Cherry Thing» laneko eztanda gaur emango dute Trinitate plazan, 20.30ean, eta Miles Smiles egitasmoarekin batera jaialdia agurtuko duen emanaldia da.
Anartz BILBAO | DONOSTIA
Kanpotik, ezagutzen ez dutenen hitzak baitira, Neneh Cherry lehor eta garratz samarra dela entzun dugu, baina gaur Trinitate plazan kantatuko duen abeslariak jator hartu gaitu telefonoz. «Norvegian gaude orain [ostiralean], gauean joko dugunaren soinu probak egitear... eta zuen deiaren zain». Cherry biran da The Thing hirukote indartsuarekin, eta batetik bestera dabiltza gelditu gabe. Berak aurkeztu dizkigu taldekideak. «Mats Gustafsson (saxofoi jotzailea) suediarra da, eta beste biak, Ingebright Haker Flaten (baxua) eta Paal Nilssen-Love (bateria) norvegiarrak. Oso ondo ezagutzen nuen hirukotearen musika, Gustafssonena hobeto beste biena baino [Atomic taldeko kideak dira]. Ez bakarrik beraien musika, baita pertsona gisa ere. Eta aspaldi da elkarlanean zerbait egiteko aukeraz mintzatzen ginela. Matsek eta biok oso hurbileko lagunak ditugu eta haien bitartekaritzari esker lortu dugu elkarrekin egitasmoa garatzea».
«2010ean elkarrekin grabatzeari ekin eta hiru kanta sortu genituen. Hasiera-hasieratik argi ikusi genuen, «Great!», hau aurrera doa», dio Neneh Cherryk. Gero, iazko azaro inguruan Londresera jo zuen, The Thing bertan jotzekoa zen-eta. «Elkartu ginen... eta bene-benetan orduan jaio zen egitasmoa. Laurok batera musika esperimentala jorratzea pentsatu genuen... eta derrepente agertu ginen prest guztiok. Dibertigarria da ikustea nola jotzen duten jazz gozoa, tarteka punkarekin konexio handia ere agertzen duena. Azken finean beren free jazza rockero samarra da. Ikaragarria da beraiekin musika egitea; sekulako energia lortzen dugu, eta egia esateko, Neneh Cherry eta hirukotea baino laukote trinkoa osatu dut The Thing-ekin».
Beraz, free jazz-a jorratzen du laukoteak, hain zuzen ere, Neneh-ren aita Dom Cherry itzaltsuak -1995ean zendua- jotzen zuen musika, eta modu horretan bera omendu, zuzeneko bira tronpeta jotzaileari eskaintzen dioten tributua baita. «Hunkigarria egiten zait -dio alabak-, familia kontuak ekartzen dizkit gogora. Oholtzan kantatzen nagoenean berarekin akordatzen naiz eta... interesgarria da oso sortzen den zirrara. Bere mentalitatea eta indarra nirekin direla sentitzen dut orduan».
Zuzenekoa aipatuta, Trinitate plazan gaur izango duten emanaldiari buruz galdetu diogu. Barre eta purrustada artean, «diskoan diren kantuak joko ditugu, noski», erantzun digu. «Tarteka ikaragarri ozenak izango gara... eta tarteka oso isilak (kar, kar). Akaso jazz garbizaleak urduritu egingo dira elektronika entzunda, eta elektronika zaleak ez ditugu aseko. Baina jazza egingo dugu, tarteka gogor, eta abangoardiako elektronika. Dibertigarria izango da, seguru!».
Nene Cherry & The Thing egitasmoa, abeslariak aipatu bezala, «The Cherry Thing» diskoan gorde dute, eta orain bi hilabete inguru argitaratu, Smalltown Supersound zigiluan. Entzun dutenen iritziz, ikaragarri ona omen da, eta beraz, jakin-min itzela piztu da, Trinitate plazako eztandaren zain.
Donostian berriro
Baina Neneh Cherry-k ez du lehen aldia Donostian. Aspaldi zuzeneko gogoangarri bat eman ostean, 2007an itzuli zen Circus egitasmoarekin, eta bi egunetan hondartzan jo, Iron Maidenen ikurra zeraman soineko bitxia jantzita. «Oso gogoan ditut garai eta kontzertu horiek -adierazi digu Cherryk-, izugarri ederra izan zen. Pentsa, orain Norvegian nago eta eguraldia ezin kaskarragoa da, beraz, irrikatzen nago Donostiara heltzeko. Gainera, badakit jaialdiak egitarau ederra osatu duela», eta adibide bezala, Antony & The Johnsons aipatu digu [atzo jo zuen, Et Incarnatus orkestrarekin batera].
Hiria goraipatu digunez, jotzeaz gain zerbaitetarako astia ote duen galdetu eta «jan edana» aipatu digu. «Aspaldiko lagunekin egoteko aukera izatea espero dut, beraiekin musika entzun eta... jatordu ederren bat egiteko!».
El Jazzaldia amplía horizontes con la incorporación del Basque Culinary Center como nuevo espacio escénico. No es de extrañar que, siendo como es exponente de las más sofisticadas esencias gastronómicas de Euskal Herria acoja conciertos de jazz; y lo hace además en el siempre sugerente horario del vermouth, o para los que ya tienen familia, en una propuesta de picnic campestre.
Anteayer el nuevo escenario fue inaugurado por Lighthouse. Según la organización, se trata del trío británico de jazz que más expectación ha generado últimamente. Bajo la dirección del veterano saxofonista Tim Garland y con la actuación estelar del batería Asaf Sirkis -tocó percusiones asiáticas- y del joven pianista Gwilym Simcock, el trío gustó mucho entre los curiosos que se acercaron a conocer la novedosa propuesta.
Con un día soleado y agradable brisa, el público se acomoda en el cesped en grupitos, mientras la banda actúa con el edificio que simula platos sobrepuestos de fondo. Entre la audiencia, familias con niños pequeños, excursionistas y hasta deportistas en bicicleta. Además, cómo no, aficionados al jazz que no se pierden una. Entre estos últimos se encuentran periodistas extranjeros que cubren el festival fascinados por la amabilidad y belleza de la ciudad.
Un veterano reportero Serbio nos habla de Enrico Rava, trompetista que actuó ayer con su proyecto Tribe. «Es un proyecto de hace dos años, el mejor que ha hecho en los últimos quince años. Su trombonista, Gianluca Petrella, es muy bueno, y el joven pianista, Giovanni Guidi, será una estrella». Efectivamente, la expectación era ayer máxima y la audiencia doblaba la del día anterior. También tendría que ver el plato de exquisiteces culinarias y el txakolí con el que se convidaba a todo asistente.
A. BILBAO