GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Eskuz

Titin eta Martinez de Irujo aurrez aurre izango dira Etxebarrin

J.L.

Etxebarrin jokatuko den jaialdia izango da gaur izango direnen artean erakargarriena, bertako partida nagusian Titin eta Martinez de Irujo, egungo bi aurrelaririk ikusgarrienetakoak, aurrez aurre izango baitira.

Triciokoak Merino II.a izango du lagun atzeko koadroetan, eta Iberokoak, berriz, Zabaleta. Bi izar handi aurrean eta bi gaztea atzean. Titin sasoiko ikusten da aurtengo udan ere, eta herenegun Ordizian oso itxura ona eman zuen nafarrak. Ikusiko da gaur zer egiteko gai diren bi handi hauek.

Jaialdiko lehen partidan, berriz, Olazabal eta Merino Ezkurdiaren eta Larrinagaren aurka neurtuko dira. Ekitaldia Nitro telebista katearen bidez ikusi ahal izango da, 17.30etik aurrera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo