udate | city pass
Taula gaineko turismoa bultzatuz
Surfing Euskadi klubak 40 eragile publiko zein pribatu bildu ditu surfaren inguruko eskaintza turistikoa egiteko. Klub honen helburu nagusia bertoko surf baliabideak eta horri lotutako turismo eskaintza bultzatzea da. Egitasmo honetara atxiki diren eragileak, eskolak, surfcamp-ak eta ostatu berezituak dira, batez ere; dena den, hainbat surf gidarik, bidaia-agentziak eta surfarekin zerikusia duten dendek ere bat egin dute.