GARA > Idatzia > Euskal Herria

Oztibarreko etxe okupatuaren egitasmoa garatzeko elkartea sortu da

GARA | DONAIXTI

Donaixtiko eskola zaharra biziarazteko, eraikina okupatu egin zuten joan den uztailaren 21ean. Harrezkero, hainbat egokitzapen lan egin dira eta giza eta kultur egitasmoek aurrera jarraitzen dute. Horren garatzeko Bethi Aintzina izena hartu duen elkartea sortu dute. Egoitzaren jabeak diren serorekin elkarrizketa ez aurrera, ez atzera geratu da.

Eskola okupatu zenean serorek arriskutsua zela esan zuten, baina konponketak eginik eraikina urririk alokatzeko prest zeudela adierazi zuten. Konponketak eginak izan dira, baina Elizaren ordezkariek lehenik tokia husteko eskatu dute. Okupatzaileek garantiarik ezean ez dutela eskola utziko jakinarazi dute.

Larunbatean egin zen asanblada orokorrean, Nafarroa Behere eta Zuberoatik hurbildutako 40 bat lagun elkartu ziren. Eskola okupatuan egiteko proiektu ezberdinak aurkeztu ziren: irrati eta bideo tailerrak, bideo emanaldiak, serigrafia, libu- rutegia eta musika tal- deek entseatzeko tokia. Agerkari bat sortzea ere aurreikusi dute.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo