
CHAVELA VARGAS
Abeslari mexikarra berriro ospitaleratu dute Mexikoko hiriburuan
Chavela Vargas Mexiko DF-ko ospitale batean dago bronkopneumoniarekin pasa den asteartetik, ospitaleko iturriek jakinarazi dutenaren arabera. Duela aste batzuk, artista Madrilen zela ere ospitaleratu egin zuten, ahul sentitzen zelako. Bada, nahiz eta gurpil-aulki batean ibili eta mende bat betetzeko bidean egon, Vargas Espainiara joan zen Garcia Lorca-ren omenez errezitaldi bat ematera eta, era berean, bere memoriak aurkeztera.