GARA > Idatzia > Kultura

Udate

Ramon Agirrek eta Niko Lizeagak «Bejondaigula!» antzeztuko dute Donostian

p048_f01_149x117.jpg

GARA | DONOSTIA

Ramon Agirre eta Niko Lizeaga aktoreek «Bejondaigula!» antzezlana estreinatuko dute gaur Victoria Eugeniako Club aretoan, eta abuztuaren 17ra arte, Donostiako Aste Nagusiko kultur eskaintza osatuko dute. Gaurko eta biharko emanaldiak 22.30ean hasiko dira; eta gainerakoak, gauerdian (hilaren 14an ez da saiorik izango).

Komedia

Antzerkiko bi aktore hizketan ari dira jantzigelan, funtzioa hasi baino lehentxeago. Agertokira igotakoan zoriontsu dira, eguneroko bizimodu arruntarekin kontraste bizia eginez. Mundu guztiko antzokietan hogei urte baino gehiagoz lan egin ondoren, fikzioak soilik eman ahalko die bizitzak ukatzen dien guztia. Hori bai, suerte pixka bat beharko dute hori lortzeko.

Agirrek eta Lizeagak beraiek hain ondo ezagutzen duten egoera hori dugu Carles Alberola antzerkigile valentziarraren lanaren abiapuntua.

Komedia ez ezik, lan arrakastatsuaren moldaketa honek bizitakoaren gaineko hausnarketa ere proposatzen digu: «Ez dakigu zer daukagun, galtzen dugun arte. Baina, ezer ez baldin badaukagu, nola galduko dugu? Eta, hori baino okerragoa, nola jakingo dugu ez daukaguna galdu dugula? Askotan ikusten dugu gure bizimodua igarotzen, bizitzea egokitu zaiguna onartu gabe eta protagonistak izaten ausartu gabe. Lokartuta bezala gaude».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo