GARA > Idatzia > Kultura

Udate

Urdazubiko Burdinaren Egunean antzezpena egingo dute antzina materiala nola garraiatzen zuten erakusteko

p049_f01.jpg

GARA | URDAZUBI

Urdax-Urdazubik Burdinaren Eguna ospatuko du datorren larunbatean. Santiago Villaresek, Urdazubiko alkateak, eta Juan Jose Suhasek, udalerriko alkateordeak, eman zuten egun horretan herrian izango diren ekitaldien berri. Adierazi zutenez, Burdinaren Eguna gero eta ezagunagoa da, eta horregatik gero eta jende gehiago inguratzen da bertara, antzina burdina nola garraiatzen zuten ikustera.

Hala, jaia 10.00etan hasiko da herriko plazan. Dozenaka eskulangile bilduko dira bertan, eta azoka irekia egingo dute. Haurrek, gainera, jolasak izango dituzte. Ordu eta erdi beranduago jaiaren unerik garrantzitsuena hasiko da; materialaren garraiatzearen antzezpena.

Garai batean, langileek meategietatik monasteriora eramaten zuten material guztia eta abadeari ematen zioten urrezko txanpon batzuen truke.

Burdin-Mineralaren Segizioak burdina idi gurdi batean eramango du Axularretik plazaraino, eta ondoren monasteriora. Bertan olagizonak izango dituzte zain, materiala aztertu eta abadeari emateko. Abadeak Plentziko benakeroei ordainduko die egindako lana. Antzerkitxoa amaitzerakoan, Miguel de la Quadra Salcedok gaiaren gaineko hitzaldia emango du monasterioko elizan.

Horien ostean, 14.30erako herri bazkaria antolatu dute frontoian, zikiro jatea, eta jarraian mariachien kontzertua izango da. Bazkarian parte hartzeko gomendagarria da aldez aurretik udaletxean edota Dantxarinea merkataritza guneko turismo bulegoan txartela erostea, 30 euroren truke. Nolanahi ere, larunbatean bertan frontoiko sarreran ere salduko dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo