Udate
Donostiaren berreraikuntzaren II. mendeurrenari buruzko proposamenak
GARA | DONOSTIA
Donostiako Udalak jakinarazi egin du norbanakoek, elkarteek eta erakundeek irailaren 15era arteko epea daukatela datorren urtean ospatuko den hiriaren berreraikuntzaren bigarren mendeurrenaren inguruan proposamenak bidaltzeko. Proposamenak Udal Erregistroan aurkeztu daitezke edo e-mailez bidali.
Udal Gobernuaren ustez, bigarren mendeurrena gogoan izateko egitarauak proiektu kolektiboa izan behar du, eta, hortaz, erakunde publiko eta pribatuek, nahiz eragile ekonomiko, sozial eta kultural eta donostiar guztiek programazio eta antolamenduan inplikatzeko aukera izan behar dute. Adierazi dutenez, asmoa ekarpenak egiteko interesa dutenekin batera egitaraua osatzeko prozesuan parte hartzea da. Ausardiaz hiriaren berreraikuntza bultzatu zuten hiritarren aitorpenaren alde egingo dela ziurtatu du Udalak.