GARA > Idatzia > Kultura

Udate

Eskoriatza-Eskibel jauregian, burdinbideen 150 urteko bilakaerari buruzko erakusketa

GARA | GASTEIZ

Gasteizko Udalak eta Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioak Green Capital 2012 hitzarmena izenpetu dute, eta horri esker, «Burdinbidearen 150 urte Euskadin« erakusketa prestatu dute, eta zabalik izango da irailaren 5etik urriaren 18ra arte Eskoriatza-Eskibel jauregian. Gasteizko Udalak jakinarazi duenez, erakusketaren helburu nagusiak gure burdinbideen historia ezagutaraztea eta trenbidearen ondareari beharrezko garrantzia ematea da (Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoak zaintzen du ondare hori ia bere osotasunean.)

Granadako Unibertsitateko Carlos Larrinaga Rodriguez komisarioak Madrilgo Burdinbidearen Museoaren eduki grafikoak eta argazkiak ere eskura izan ditu erakusketa prestatzeko.

Erakusketa Eskoriatza-Eskibel jauregian izango da. Gasteizen kokaturiko jauregi hau XVI. mendekoa da eta Errenazimenduko estiloko eraikina da. Udalak 2010. urtean bereganatu zuen eraikinaren egiturak jasan zitzakeen kalteak ikusita.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo