GARA > Idatzia > Kultura

FEVE

80 tren baino gehiago jarriko dituzte gaueko zerbitzuan

FEVE trenbide enpresak gaueko zerbitzua jarriko du Aste Nagusi osorako. Guztira, 80 tren baino gehiago jarriko dituzte, Bilbo eta Balmaseda-La Calzada lotzen dituzten ohiko trenez gain. Enpresak adierazi duenez, tren horiek geltoki guztietan egingo dute geldialdia, Ikastetxeko geralekuan izan ezik (astelehenetik ostiralera Bilbotik 06.55ean ateratzen den trena baino ez da geldituko hor). Bilbo-Karrantza ibilbidean 05.35ean egongo da trena abuztuaren 20tik 24ra. Traslaviñan, Artzentalesen eta Villaverde Turtziozen egingo ditu geldialdiak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo