GARA > Idatzia > Kultura

CITY PASS

«Errolanen kantua» irakurriko dute Orreagan, bertako guda gogoratzeko

GARA | ORREAGA

Orreagako gudua gogoratuko dute gaur arratsaldean Nafarroako udalerrian. 778. urteko abuztuaren 15ean baskoiek Karlomagno enperadorea eta haren iloba Errolan hil zituzten Orreagako basoetan. Gerra-zelai hartan eman ziren borroka odoltsuen berri ematen du «Errolanen kantua» («La chanson de Roland») frantses zaharrean idatzitako poema epikoak. Hala, gaur guda hori gertatu zen tokira joango dira denak batera eta han poemaren irakurraldia egingo dute Errolan eta gainontzeko frankoen porrota gogora ekartzeko.