Yachviliri ebakuntza egingo diote bizkarreko arazoak konpontzeko
Biarritz taldeko Dimitri Yachviliri bizkarrean dituen arazoak osatzeko ebakuntza egingo diote, atzo taldeak ezagutzera eman zuenez, nahiz eta noiz egingo dioten ez zuen zehaztu. Hori dela-eta, lapurtarren jaurtitzaileak bi eta hiru hilabete artean zelaietatik kanpo egon behar izango du. Hutsune hori oso garrantzitsua izango da zuri-gorrientzat, jokalaria ia ezinbestekoa baita Agilerako taldearentzat. Joan den astean ere ezin izan zuen hasieratik jokatu, nahiz eta bigarren zatian zelaira ateratzeko modua izan zuen.