GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Errealitatea ala desioa adierazi nahian?

Terrorismoaren Biktimen Elkartea eta Dignidad y Justicia taldeek eskatuta, Auzitegi Nazional espainolak Herrira mugimenduak biharko Bilbon deitutako manifestazioa debekatu zuen atzo. Auzitegi bereko guardiako fiskalak epaileari eskatu zion Bilboko bi txosnatatik euskal preso politikoen argazkiak, «baldin baleude», kentzeko agindua eman dezala. Epaile berak, Madrilgo Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak eskatuta, Uribetxebarriaren askatasuna aldarrikatzeko protesten gaineko ebazpena eman behar du, ordezkari espainiarraren arabera, «terrorismoaren gorespena» izan bailitezke protesta horiek. Terrorismoaren Biktimen Elkarteak hainbat martxa deitu ditu euskal preso politikoak dauden kartzeletara, «errespetu» eske; alegia, Gobernuak salbuespen neurriei, neurri ankerrei, eusteko eskatzeko.

Atzera begirako mugimenduak, Euskal Herrian zabaldu den itxaropenaren aurkako atzerakada, denak kontuan izan behar dituen konponbiderantz batzuek egindako urratsak indargabetzeko asmoz. Aste honetan Madrilgo hedabide batek Zarautzen agertu zen pintada baten berri eman zuen. Pintadak Iosu Uribetxebarriaren egoera gogorarazi eta PPri eta PSOEri «hiltzaile» esaten zien. Hedabide horrek jarri zuen izenburuak, berriz, honako hau zioen: «Berunezko urteetan bezala», inork sumatzen ez duen errealitate bat erakutsi nahian. Ala desio bat adieraziz?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo