GARA > Idatzia > Mundua

Gazara doan Askatasunaren III. Ontzidia Donostian lehorreratuko da igandean

Askatasunaren III. Ontzidia igandean iritsiko da Euskal Herrira. Hain zuzen ere, Donostian egingo du lehen geldialdia. Bertan, Juan Karlos Izagirre alkateak eta Gazatik Gazaruntz plataformako kideek egingo diote harrera. Horrez gain, lau eguneko egitaraua prestatu dute.

p018_f01-199x108.jpg

Garazi MUGERTZA | DONOSTIA

Datorren igande goizean iritsiko da Donostiako portura Gazara bidean doan Askatasunaren III. Ontzidia, bi eguneko geldialdia egin eta Bermeorantz abiatzeko. Bi geldialdi horiek egingo ditu Euskal Herrian, Alacant aldera abiatu aurretik.

Euskal Herrian abuztuaren 26tik 29ra bitartean egongo da, eta tarte horretan, Donostiako zein Bermeoko Udalen babesaz Gazatik Gazaruntz plataformak hainbat ekimen antolatu ditu belaontziari merezitako harrera egin eta interesa duen orok herri palestinarrari bere elkartasuna adierazi ahal izateko.

Ekimenen berri emateko prentsaurrekoa egin zuten atzo udaletxean Edorta Jimenez eta Amaia Garcia plataformako kideek, Jon Albizu Donostiako Udaleko Lankidetzako zinegotziarekin batera.

Udal Gobernuak «palestinarren aurkako zigor kolektiboa bertan behera uzteko eta Genevako Ituna betetzeko exijentzia babesten» duela adierazi zuen Albizuk. Horrez gain, Gazara joan diren itsasontziei egin zaien «eraso bortitza eta legez kanpokoa» salatu, eta gogora ekarri zituen Lehen Ontzidiak jasandako Israelen erasoan izandako hildako eta zaurituak.

Lankidetza zinegotziak palestinarren egoera itogarria leuntzeko ezinbestean «ahalik eta elkartasun gehien» batzea beharrezkoa dela adierazi zuen.

Askatasunaren ontzidiak eta Gazatik Gazaruntz ekimena giza mugimendutik sortutako ekimenak dira, «ekimen zabal, plural, koloretsu eta irekia».

Jimenezi hitza eman aurretik, Albizuk Udalak «ongietorri beroa» emango diola nabarmendu nahi izan zuen.

Ekimenak

«Estelle» belaontzia Britainia Handitik irten da. Donostiara igande goizean, 10.30 aldera, iristea espero dute. Bertan harrera egin eta egun osoko egitaraua prestatu diete. Jimenezek gogorarazi zuenez, «Gaza munduan dagoen presondegi handiena da. 350.000 haur jaio dira bertan Israelen blokeoaren barruan, gosetearen eta gaixotasunen erdian». Jimenezek Askatasunaren II. Ontzidian parte hartu zuen, hain zuzen, Grezian blokeatu zuten hartan. Esperientzia hura gogoan, itsasontzi honek legeak ezarritako baldintza oro betetzen duela nabarmendu zuen idazleak.

Abuztuaren 28an goizean goiz irtengo da «Estelle» Donostiatik Bermeorantz. Bidaian, besteak beste, Fermin Muguruza abeslariak, Paul Nicholson EHNEko kideak -eta duela urte batzuk giza ezkutua osatu zutenetako bat-, Imanol Agirre pilotariak eta Xabier Ezeizabarrena EAJko kideak hartuko dute parte tripulazioarekin batera.

Bi herrietan parte hartzeko aukera zabala izango da. Herri bazkari eta afaria, Navil Mansour kantari palestinarra, Paco Ibañez, Itziar Zamora, Mikel Urdangarin eta Rafa Rueda entzuteko aukera, eta bereziki, «Estelle» ontzira bisita gidatuak egiteko aukera astelehenean (Donostian) eta asteazkenean (Bermeon), egun osoan zehar.

Israel cree «inaceptable» el boicot sudafricano

Israel tachó de «totalmente inaceptable» y «discriminatoria» la iniciativa de Sudáfrica de etiquetar los productos israelíes de forma que se diferencien los elaborados en territorios palestinos ocupados de los hechos en Israel y evitar así que los consumidores sean engañados.

El Gobierno de Sudáfrica ha prohibido emplear la etiqueta de «Made in Israel» en los productos que provengan de los territorios palestinos ocupados y ha anunciado que dichos productos serán marcados con una etiqueta especial que señalará que «procede de los territorios ocupados palestinos».

«Israel y Sudáfrica tienen diferencias políticas que son legítimas. Pero lo que es totalmente inaceptable es el uso de medidas que, en esencia, discriminan y aislan, promoviendo un boicot general», afirmó Yigal Palmor, portavoz del Ministerio de Exteriores israelí.

La Autoridad Palestina (ANP) agradeció a Sudáfrica su iniciativa. El viceministro de Economía de la ANP, Abdul Hafiz Nofal, ve la medida importante no solo desde un punto de vista fiscal, sino también como herramienta para los consumidores que deseen boicotear los bienes producidos en las colonias sionistas. GARA

enbaxadorea

Musa Odeh, Aginte Palestinarrak Estatu espainolean duen ordezkaria, Donostian izango da, eta Juan Karlos Izagirre alkateak harrera egingo dio udaletxean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo