GARA > Idatzia > Kultura

CITY PASS

Zumalakarregi Museoaren ibilbideak

GARA | ORMAIZTEGI

Zumalakarregi Museoak udarako ibilbide bereziak antolatu ditu, XIX. eta XX. mendeetan Mutiloako eta Zeraineko meategietan egindako lana ezagutzera emateko. Ez dira, baina, antolatu dituzten ibilbide bakarrak: abuztuaren 25ean eta 26an bada azken 400 urteetako egunerokotasuna (kalekoa zein baserrikoa) ezagutzeko «Iraganerako bidaia» izeneko beste bat. Bertan, inguruko arkitektura zein oinarri sozio-ekonomikoak ezagutzeko parada egongo da. Ibilaldiari amaiera ona eman diezaioten, bisitariek sagardoa eta Idiazabal gazta edukiko dituzte. 11.00etan hasiko da txangoa, eta hiru ordu inguruko iraupena du. Ibilaldi honek Zumalakarregi Museoa bera eta Igartubeiti baserria hartzen ditu. Parte hartzeko, 5 euroko salneurria jarri dute eta aurrez erreserba egitea beharrezkoa da. Argibide gehiagorako, webgunera jo.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo