GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Top 14

Biarritzek lehen dagoen lekuan jarraitu nahi du

Avironek lehen jardunaldian galdu ostean, Stade Français mendean hartu nahi du Jean Dauguerren.

p035_f02_097x072.jpg

Jon LEUNDA

Biarritzek eta Avironek gaur jokatuko dute Top 14ko bigarren jardunaldia. Zuri-gorriak sailkapeneko lehen postuan daude, eta horri eusten saiatuko dira. Aviron, aldiz, denboraldiko lehen garaipena lortzen ahaleginduko da bere zaleen aurrean.

Biarritzek denboraldiari hasiera bikaina eman dio, lehen jardunaldian Stade Montois astindu ostean, eta horrek sailkapeneko lehen postuan jartzeko balio izan dio. Gaur Agenen aurka jokatuko du 20.40etik aurrera. Frantziarrek lehen jardunaldian galdu egin zuten, eta zuri-gorriek aukera paregabea daukate sailkapeneko lehen postuan jarraitu ahal izateko.

Berririk txarrena Yachviliren hutsunea izango da. Jaurtitzailea min hartuta dago, eta ezingo du datozen bi edo hiru hilabeteotan jokatu, eta hori, seguruenik nabarituko du Biarritzek. Talde handia dauka, halere, eta zaleak itxaropentsu daude aurten. Iazko denboraldi negargarriaren ostean, aurten lapurtarrek zerbait egin behar dute.

Jean Dauguer

Avironek, berriz, lehen jardunaldian galdu egin zuen Clermont talde handiaren aurka. Gaur, 18.30etik aurrera, Stade Françaisen aurka jokatuko du. Zuri-urdinek ez zuten partida handia egin hasierako jardunaldian, baina astean zehar ongi entrenatu dira, eta ez zaie irabazteko itxaropenik falta.

Horregatik, bigarren jardunaldian garaipena eskuratzeko itxaropen osoa daukate. Bi partida, eta biak etxean, eta biak galtzen badituzte, zalantzak sortzen hasiko dira, eta iaz pasatu zuten denboraldia kontuan hartuta, zaleak berehala hasiko dira zalantzaz betetzen, eta komeni da lau puntuak ahalik eta azkarren lortzea. Stadek, aldiz, lehen partida irabazi egin zuen. Iaz denboraldi txarra egin zuen, eta aurtengorako taldea indartu du, eta lehen partida irabazi ostean, garaipenaren bila etorriko dira Lapurdiko hiriburura.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo