GARA > Idatzia > Kultura

DEBA

Haurrentzako tailerrak, txapel eta makilarekin

Haurrak ere artzainak izan daitezke Deban. Artzain txikiak, alegia, izen hori daraman bisita gidatuan. Gaur eta bihar izango dira bertan parte hartzeko azken aukerak. Lasturko plaza izango da abiapuntua, 10.30ean, eta 22 pertsonentzako tokia dago. Haurrek, txapela buruan eta makila eskuan dutela, artzain txikien lanak burutuko dituzte. Lehenik, talo tailerretan parte hartuko dute, eta ondoren jan egingo dituzte. Ondoren, latxa ardiak ikustera joango dira, eta Idiazabalgo gazta nola egiten den ikasiko dute. Amaitzeko, antzinako tailer batean, tapiza egingo dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo