GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Berria, Xabin Makazaga 2012/8/23

Bizitzea lehenetsi du

Josu Uribetxebarriak hamabost egun egin ditu gose greban, aske utz dezaten. Atzo utzi zuen Donostiako Ospitaleko baraualdia, eta, hirugarren gradua emana dioten arren, baldintzapeko askatasuna noiz jasoko zain dago minbizia hilurreneko fasean duen presoa. (...)

Uribetxebarriaren egoera bertsuan, beste hamahiru euskal preso daude gaixotasun larri eta sendaezinekin, Espainiako legediak aurreikusten duen onura jasotzeko zain. Eta gaixo dauden preso horiek aska ditzatela eskatzeko, ia 550 presok hasi zituzten gose grebak eta bestelako protestak Espainia eta Frantziako espetxeetan; atzo hamaseik utzi zioten. Gaixo diren presoekin bezalatsu, Parot doktrina ezarria dietenekin ere azken urtean ezer aldatu ez balitz bezala ari da jokatzen Espainiako Gobernua, lege bihurriak are gehiago bihurrituz.

Euskal Herrian, ordea, bestelako haize batek jotzen du. Eta Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan ikusiko da indar politiko bakoitzak nora zuzendu nahi duen ontzia. Izango dira haize-kontra saiatuko direnak, eta presoen auzia aingura bihurtu nahi izango dutenak ere, egoerak korapilatuta jarrai dezan. Uribetxebarriak korapiloa askatzen saiatzea lehenetsi du, gatazkaren ondorioa litzatekeen beste heriotza bat ekiditea. Bizitzea, luze ez duela iraungo jakin arren.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo