GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Deia, Karmele Jaio 2012/8/24

Galderak

Futbolariek mikrofono baten aurrean hitz egiten dutenean, beti berdina esaten dutela eta, kexuka ibiltzen gara. Zenbat aldiz esan dugu aita eta bereziki ama izan direnek ahoan beti berba bardinak dituztela. (...) Baina, egia esan, egiten dizkieten galderei erantzutea besterik ez dute egiten batzuk zein besteek. Zer esango dute bada futbolariek astero-astero hurrengo partida irabazteko beharraz galdetzen badiete? Bada hiru puntu lortzea oso garrantzitsua litzatekeela taldearentzat; ez dute hausnarketa intelektual-filosofiko bat egingo. Zer esango dute amek (aitei normalean ez diete hainbeste galdetzen), kalean lagunekin topo egitean (...)?.

Beraiengandik espero duguna eta ez besterik galdetzen diogu jendeari. Eta ziur naiz beste modu bateko galderak egingo bagenizkie bestelako erantzunak jasoko genituzkeela. Kazetariek egiten dituzten elkarrizketatan argi ikusten da: galderen araberakoak izaten dira erantzunak. Galderak interesgarriak ez badira, zaila da erantzun interesgarriak lortzea.

Bi hilabete falta dira EAEko hauteskundeetarako, aro berri baten hasierarako. Eta aro berri honetan, politikariek erantzun beharreko galdera berri eta interesgarriak aurkituko dituzte mahai gainean. Horien aurrean, erantzun berriak asmatu beharko dituzte, formula berriak aurkitu, hitz zahartuak lurperatu. Baina ikusteko dago, urriaren 21etik aurrera ikusiko dugu, politikari gorrak ditugun, ala belarri finekoak. Herri honetako musika entzuteko gai diren ala modaz pasatutako abestien erritmora dantzan jarraitzeko asmoa duten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo