liher goienetxea fradua «astillas» | Bermeo
Zenbakia edo bokala?
Azalduko lidake norbaitek prentsan agertu den «12-0»-ko biribil hori zero zenbakia den edo «o» bokala? Batek esan didalako zero zenbakia dela eta zera esan gura duela: Euskal Herriak Espainiari hamabi eta zero irabazi diola demokrazian, tolerantzian, etikan... baina beste batek esan dit «o» bokala dela eta esan gura duela 12 orkestraren soinuz gortuko dugula Espainiako Gobernua euskal preso politikoak etxeratzen ez dituen bitartean. Gustatuko litzaidake egia zein den jakitea, neuk ere goleada horretan edo orkestra horietan parte har dezadan.