GARA > Idatzia > Kultura

Txalapartan | Beñat eta Felipe

«AsteNagusian, Alde Zaharrean, oso mail handiko kale musikariak daude»

p056_f01.jpg

Jon ADAN |

«Aste Nagusian goiz eta arratsaldez jotzen dugu txalaparta, eta hala, badira hamabost urte Bilbora etortzen garela», Beñat Iturrioz hernaniarraren eta Felipe Ugarte urnietarraren hitzak dira. Ugarte Anaiak taldeko kideak Bilboko Aste Nagusian ikusi eta entzun ditzakegun kale artistetako batzuk dira. «Hernanin Juan Mari Beltran txalaparta eskola dugu, eta oso gaztetatik hasi ginen bertan. Bikote gisa orain hiru urte hasi ginen, baina taldearekin hamabost urte daramatzagu; Imanol anaiarekin jotzen nuen lehen», dio Felipek.

Horiek horrela, nolakoa da bi musikari hauen egunerokotasuna Aste Nagusian? «Alde Zaharrean jartzen gara, eta Bilbon kale artista asko daudenez, leku egokia hartzeko goizean goiz etortzen gara. Hartara, eguerdiko hamabiak inguru, buruhandiak eta erraldoiak pasatutakoan hasten gara txalaparta jotzen, bazkalordura arte. Arratsaldean aldiz, bostetatik gaueko hamarrak arte gaude txalapartarekin. Ondoren, afaldu eta ohera, hurrengo egunerako prest egon behar dugu-eta», azaldu du Beñatek.

Aurreko urteetan gure bi lagunak Aste Nagusiko egun guztietan izan badira ere, aurten, bi egunetan huts egin dute, Polonian musika eta zinema jaialdi batean jotzen aritu baitira. «Udan euskal hirietako aste nagusietan ibiltzen gara batik bat», Iruñeko sanferminetatik hasita. «Neguan aldiz, entseatzeaz gain, kontzertu desberdinak jotzen ditugu; iaz, mundu osoan bira bat egin genuen, Mexikon izan ginen Euskara Egunean, baita Berlinen ere edota Dubain, kale artisten jaialdi batean», azaldu digu Beñatek.

Txalaparta beraz, bizimodu bilakatu da eurentzat, «hamar urtez txalapartaz soilik bizi izan nintzen», esan digu Felipe Ugartek. Hala ere, azkenaldian beste lan batzuekin txandakatzen dituzte txalaparta lanak. Felipe masajista da ofizioz; Beñatek aldiz, arkeologia eta historia klaseak ematen ditu.

Bada, krisiak ere eragina izan du kale artistengan, «jendeak botatzen duenaz gain, geure disko propioak ere saltzen ditugu; garai onenetan txalapartaz bizitzeko nahikoa diru lortzea posible zen, hori bai, egun osoa kalean igaro ondoren. Gaur egun, aldiz, krisia dela medio, irabaziak jaitsi egin dira», dio Felipek.

Bisitariei ere mezua bidali zien Ugartek. «Alde Zaharretik buelta bat eman, eta kale musikari oso onak ikusteko aukera izango dute; adibidez Kamerundik etorritako balarona instrumentua oso ondo jotzen duen laguna edo Europa ekialdetik etorritako akordeoilari oso on bat ere bai; hartara, berrogeita hamar zentimo bota eta kalitatezko musika entzuteko aukera paregabea izango dute».

DONOSTIA

13°/22°

BILBO

10°/24°

GASTEIZ

9°/22°

IRUÑEA

13°/22°

Eguzkia

Sortu 07.37

Gorde 20.56

Ilargia

Sortu 17.13

Gorde 02.02

Tutera

eguraldia Gaur. Joxe LANDA. Motel samar hasiko da eguna, baina lainoak gutxitzen joango dira eta itxura polita hartuko du eguraldiak arratsalderako. Kostaldea txukuntzen eta barnealdea txukun. Eguzkiarekin tenperatura maximoak irabazi egingo du apur bat. Giro polita, freskura sanoarekin. Haize geldiak ekialdeagotik joko du, eguraldiaren tonika hobetuz. Beraz, dezenteko hobekuntza egunean zehar.

Itsasgora

Itsasbehera

08.41 21.14 1,45 m

1,14 m

02.50

15.03 3,57 m

3,89 m

ITSASOA. Mendebaldeko haizeaibiliko da 2ko indarrarekin eta arratsaldean ipar-ekialdekoa 3koarekin. Itsaso kizkurra eragingo du; gerora, itsaskirria. Mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metroko olatuak altxatuko ditu.

BAIONA

19°/22°

MAULE

12°/21°

D. GARAZI

13°/21°

Ilargialdiak

Ilbehera,

9/8

Ilberria,

9/16

Ilgora,

9/22

Ilbetea,

8/31

Oskarbi

Haizea

Ostarteak

Itsaskirria

Estalia

Itsaskia

Aldakor

Itsaso zakarra

Euria

Kazkabarra

Ekaitza

Elurra

Behelainoa

Izotza

BIHAR. Goizeko hego puntuko haizeak beroa ekarriko digu. Nabarmen igoko dira tenperaturak. Kostaldean ere nabarmenduko da igoera. Trumoi laino batzuk egongo dira zeru sabaian baina ez da ekaitzik garatuko. Antizikloia edukiko dugu pare-parean eta mantendu egingo da goi geruzetako oreka. Beraz, goizean epel eta gerora bero Euskal Herri guztian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo