GARA > Idatzia > Kultura

CITY PASS

Bergarako udako postal lehiaketa

A.H. | BERGARA

«Uda iritsi da berriro ere, eta berarekin batera oporrak, bidaiak, jaiak, eguzkia eta aisialdirako tartea», diote Bergarako Jardun Euskara Elkartekoek, beraiek antolatutako aurreneko euskarazko udako postal lehiaketa aurkeztuz. Beren ustetan, «udak askorako ematen du, eta oporretan urrutira joan edo bertan geratuta ere, istorio txikiek asko esan dezakete». Istorioak zabaldu nahi izanez gero, hona hemen oinarriak: nahi duenak parte har dezake; postal guztiek jatorrizkoak eta euskaraz idatziak izan beharko dute; edozein lekutatik postaz Jardun Elkartera bidali behar dira (Errotalde jauregia z/g; 20570 Bergara); postalak jasotzeko azken eguna 2012ko irailaren 17a izango da. Epaimahaiak bi gauza nagusi baloratuko ditu: batetik, postalaren edertasuna, orijinaltasuna eta, bestetik, bertan esaten dena nola dagoen idatzita. Irabazleak sari ederra jasoko du: argazki kamera digitala.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo