GARA > Idatzia > Kultura

Udate

Bernardo Atxagak eta Jabier Muguruzak disko liburu bat zuzenean grabatuko dute Donostian

p02_46x64.jpg

GARA | DONOSTIA

Donostiako Victoria Eugenia Club aretoan, «Poesia Orduak» izeneko jardunaldiak izango dira irailaren 3an eta 4an.

Poesiari dedikatutako ekitaldi hauetan Bernardo Atxaga eta Jabier Muguruza izango dira astelehenean, hilaren 3an, besteak beste. Bi artista euskaldunek, «Paradisua eta katuak» kontaketa musikatua eskainiko dute.

Donostiako Udalak atzo jakinarazi zuenez, emanaldia zuzenean grabatuko dute, eta aurtengo Durangoko Azokan Pamiela argitaletxeak salgai jarriko du disko-liburu batean. Asteartean, hilaren 4an, «Ez zaitut abandonatuko» ikuskizuna ekarriko dute aretora, Bide Ertzean Trio eta Jon Benitoren eskutik.

Udalak jakinarazi zuenaren arabera, jardunaldietarako sarrera doakoa da, eta aretoa bete arte utziko dute sartzen, baina gonbidapena erakutsi behar da. Victoria Eugenia antzokiko leihatilan eskuragarri izango dira txartelok, saio bakoitza hasi aurretik.

Donostia Kultura, Udalaren Euskara Zerbitzua eta Euskal Idazleen Elkartea dira urtero Euskal Jaien testuinguruan errezitaldi hauek antolatzeaz arduratzen direnak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo